NETWORKDAYS

Hasiera-data eta Amaiera-dataren arteko astegunen (lanegunen) kopurua izango da emaitza. Jaiegunak ken daitezke.

Sintaxia

NETWORKDAYS(HasieraData; AmaieraData; Jaiegunak; Lanegunak)

HasieraData: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasierako data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.

AmaieraData: kalkuluak barne hartzen duen epearen amaierako data. Amaierako data asteguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.

Jaiegunak: jaiegunen aukerako zerrenda. Egun hauetan ez da lanik egiten. Sartu jaiegunen zerrenda duen gelaxka-area.

Lanegunak: lanegun estandarrak definitzen dituzten zenbakizko balioen aukerako zerrenda. Zerrenda igandean hasten da, lanegunak zero bidez adierazten dira eta lanegun ez direnak zero ez diren balioen bidez.

Adibideak

Zenbat lanegun daude 2001/12/15 eta 2002/01/15 daten artean? Hasierako data C3 gelaxkan dago eta amaierakoa D3 gelaxkan. F3 eta J3 arteko gelaxkek ondorengo Eguberri eta Urte berri jaiegunak dituzte: "12/24/2001", "12/25/2001", "12/26/2001", "12/31/2001", "1/1/2002".

=NETWORKDAYS(C3;D3;F3:J3) 17 lanegun ematen du.

Zenbat lanegun daude 2016ko irailaren 12tik 25era, astelehenak, astearteak eta asteazkenak soilik hartzen badira laneguntzat?

=NETWORKDAYS(DATE(2016;9;12); DATE(2016;9;25); ; {1;0;0;0;1;1;1}): 6 lanegun ematen du.