MONTH

Adierazitako data-balioaren hilabetea ematen du. 1 eta 12 arteko osoko zenbaki gisa ematen du emaitza.

Sintaxia

MONTH(Zenbakia)

Zenbakia, denbora-balio gisa, hilabetea kalkulatzeko erabiliko den zenbaki hamartarra da.

Adibideak

=MONTH(NOW()) funtzioak uneko hilabetea ematen du

=MONTH(C4) funtzioak 7 ematen du, 2000-07-07 sartzen baduzu C4 gelaxkan (data-balioak beste formatu bat har dezake Sartu sakatzen duzunean).