MAXIFS funtzioa

MAXIFS funtzioa

Barruti anitzetan irizpide anitz betetzen dituzten gelaxketako balioen maximoa ematen du.

Sintaxia

MAXIFS(FuntzioBarrutia; Barrutia1; Irizpidea1 [ ; Barrutia2; Irizpidea2 [;...]]))

FuntzioBarrutia – derrigorrezko argumentua. Gelaxka-barruti bat, izendatutako barruti baten izen bat, edo zutabe edo errenkada baten etiketa bat da, maximoa kalkulatzeko erabiliko diren balioak dituena.

Irizpidea1 – derrigorrezko argumentua. Kate motako adierazpen bat, baldintza logiko bat edo kate-adierazpen horren gelaxka-erreferentzia bat ordezkatzen duena. Adierazpenak testua, zenbakiak, adierazpen erregularrak edo komodinak izan ditzake (kalkuluaren aukeretan gaituta badaude).

Barrutia2 – Aukerakoa. Barrutia2 eta hurrengoek Barrutia1 parametroaren esanahi bera dute.

Irizpidea2 – Aukerakoa. Irizpidea2 eta hurrengoek Irizpidea1 parametroaren esanahi bera dute.

Abisu-ikonoa

FuntzioBarrutia eta Barrutia1,Barrutia2... parametroek tamaina bera izan behar dute, bestela funtzioak 'err:502 - Baliogabeko argumentua' errorea itzuliko du.


Ohar-ikonoa

Irizpideen arteko erlazio logikoa AND logiko modura definitu daiteke. Alegia, emandako irizpide guztiak betetzen badira (eta soilik horrela bada), hartuko da kontuan kalkuluan emandako FuntzioBarrutia parametroari dagokion balio bat.


Funtzioak 255 argumentu arte izan ditzake; alegia, 127 irizpide-barruti eta irizpide zehaztu daitezke funtziorako.

Abisu-ikonoa

Gelaxka batek TRUE (Egiazkoa) badu, 1 baliotzat hartzen du; FALSE (Gezurra) badu, 0 (zero) baliotzat.


Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Adibideak

Begiratu honako taula

A

B

C

1

Produktuaren izena

Salmentak

Diru-sarrerak

2

arkatza

20

65

3

luma

35

85

4

koadernoa

20

190

5

liburua

17

180

6

arkatz-kutxa

ez

ez


Abisu-ikonoa

Beheko adibide guztietan batuketa kalkulatzeko barrutiek #6 errenkada dute, baina hura ez ikusi egingo da testua duelako.


Erabilera sinplea

=MAXIFS(B2:B6;B2:B6;"<35")

B2:B6 barrutian 20 balioaren berdina edo handiagoak diren balioen maximoa kalkulatzen du. 35 ematen du, bosgarren errenkadak ez duelako irizpidea betetzen.

=MAXIFS(C2:C6;B2:B6;">=20";C2:C6;"<90")

C2:C6 barrutian 90 baino txikiagoak diren eta B2:B6 barrutian 20ren berdinak edo handiagoak diren balioen maximoa kalkulatzen du. 85 ematen du, laugarren eta bosgarren errenkadek gutxienez irizpide bat ez baitute betetzen.

Adierazpen erregularrak eta habiaratutako funtzioak erabiltzea

=MAXIFS(C2:C6;B2:B6;">"&MIN(B2:B6);B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))

=MAXIFS(C2:C6;B2:B6;">"&MIN(B2:B6);B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))

=MAXIFS(C2:C6;A2:A6;"pen.*";B2:B6;"<="&MAX(B2:B6))

C2:C6 barrutiko balioen maximoa kalkulatzen du, "pen" katearekin hasten diren A2:A6 barrutiko gelaxkekin eta B2:B6 barrutiko gelaxka guztiekin (maximoa salbu) bat datozen balioak soilik hartuta. 85 ematen du, hirugarren errenkadak soilik betetzen dituelako irizpide guztiak.

Irizpidetzat gelaxka baten erreferentzia erabiltzea

Irizpide bat erraz aldatu nahi baduzu, aparteko gelaxka batean zehaztu dezakezu eta gelaxka horretarako erreferentzia bat erabili MAXIFS funtzioaren baldintzan. Adibidez, goiko funtzioa honako moduan berridatzi daiteke:

=MAXIFS(C2:C6;A2:A6;E2&".*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))

E2 = "pen" bada, funtzioak 65 ematen du, gelaxkarako erreferentzia bere edukiarekin ordezkatuko delako.

Ireki fitxategia adibide batekin: