ISOWEEKNUM

ISOWEEKNUM funtzioak urteko zenbatgarren astea den kalkulatzen du, barne-funtzionamenduko data-balio batentzat.

Ohar-ikonoa

ISO 8601 Nazioarteko Estandarrak agintzen du astelehenak izan behar duela asteko lehen eguna. Zati bat urte batekoa eta beste zatia beste urte batekoa dituen asteari zein zenbaki eman erabakitzeko, egun gehien zein urtetakoak dituen hartuko da kontuan. Hori horrela izanik, urte jakin bateko 1. astea urtarrilaren 4a daukan astea izango da.


Sintaxia

ISOWEEKNUM(Zenbakia)

Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.

Adibideak

=ISOWEEKNUM(DATE(1995;1;1)): 52 ematen du. 1. astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.

=ISOWEEKNUM(DATE(1999;1;1)): 53 ematen du. 1. astea astelehenean hasi da, 1999-01-04 egunean.