ERROR.TYPE funtzioa

Errore mota espezifiko bat ordezkatzen duen zenbaki bat ematen du, edo #E/E errore-balioa, errorerik ez badago.

Sintaxia

ERROR.TYPE(ErroreBalioa)

ErroreBalioa (derrigorrezko argumentua). Errore-balioa edo balioa prozesatu behar zaion gelaxka baten erreferentzia.

Errore balioa

Itzultzen du

Err:511

1

#DIV/0!

2

#BALIOA!

3

#ERREF!

4

#IZENA?

5

#ZBKIA!

6

#E/E

7

Beste edozer

#E/E


Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Adibideak

Erabilera sinplea

=ERROR.TYPE(#E/E)

7 ematen du, 7 baita #E/E errore-balioaren indize-zenbakia.

=ERROR.TYPE(A3)

A3 gelaxkak zero zenbakiko zatiketaren baliokidea den adierazpen bat badu, funtzioak 2 ematen du, horixe baita #DIV/0! errore-balioaren indize-zenbakia.

Eginbide aurreratuagoa

A1 eta A2 zatitzean, A2 zero ian badaiteke, egoera honela kudeatu daiteke:

=IF(ISERROR(A1/A2);IF(ERROR.TYPE(A1/A2)=2;"izendatzailea ezin da zero izan");A1/A2)

ISERROR funtzioak TRUE (egiazkoa) edo FALSE (gezurra) emango du errore bat badago edo ez badago. Errorea gertatzen bada, IF funtzioak bigarren argumentura bideratzen du, eta errorerik ez badago, zatiketaren emaitza itzultzen du. Bigarren argumentuak errore mota zehatza ordezkatzen duen indize-zenbakia begiratzen du, eta 2 bada, "izendatzailea ezin da zero izan" testua edo, bestela, 0 itzultzen du. Hortaz, testu argiak zero zatitzaileko zatiketa eragin dezake, zatiketaren emaitza zatiketa arrakastatsua denean ager daiteke, edo, beste mota bateko errore bat dagoenean, zero itzul daiteke.

Abisu-ikonoa

ERROR.TYPE funtzioa IF funtzioaren baldintza gisa erabiltzen bada eta ERROR.TYPE funtzioak #E/E ematen badu, IF funtzioak ere #E/E ematen du. Erabili ISERROR hori saihesteko, goiko adibidean erakusten den moduan.