EOMONTH

Hasiera-datatik hainbat hilabetetara dagoen hilabeteko azken egunaren data da emaitza.

Sintaxia

EOMONTH (Hasiera-data; Hilabeteak)

Hasiera-data data bat da (kalkuluaren hasierako puntua).

Hilabeteak: hasiera-data baino zenbat hilabete lehenago (zenbaki negatiboa sartuta) edo beranduago (zenbaki positiboa sartuta).

Adibidea

Zein da 2001eko irailaren 14a baino 6 hilabete geroago datorren hilabetearen azken eguna?

=EOMONTH(DATE(2001;9;14);6) 37346 serie-zenbakia itzuliko du. Data bezalako formatu batekin, 2002-03-31 da.

=EOMONTH("2001-09-14";6) funtzionatzen du baita ere. Data kate gisa ematen bada, ISO formatuan egon beharko du.