DAYS360

Bi dataren arteko diferentzia ematen du, 360 eguneko urtea oinarri hartuta.

Sintaxia

DAYS360(1. data;2. data;Modua)

2. data 1. data baino lehenagokoa bada, funtzioaren emaitza zenbaki negatiboa izango da.

Modua aukerako argumentuak diferentzia kalkulatzeko modua zehazten du. Modua = 0 bada edo argumentua falta bada, AEBetako metodoa (NASD, National Association of Securities Dealers) erabiltzen da. Modua <> 0 bada, aldiz, metodo europarra erabiliko da.

Adibideak

=DAYS360("2000/01/01";NOW()) funtzioak 2000ko urtarrilaren 1etik gaur arteko interes-egunen kopurua ematen du.