DAYS

Bi data-balioren arteko diferentzia kalkulatzen du. Bi egunen arteko egun kopurua ematen du.

Sintaxia

DAYS(2. data;1. data)

1. data hasierako data da, 2. data amaierako data. 2. data 1. data baino lehenagokoa bada, emaitza zenbaki negatiboa izango da.

Adibideak

=DAYS("2010/01/01"; NOW()) funtzioak gaurtik hasi eta 2010eko urtarrilaren 1a arteko egun kopurua ematen du.

=DAYS("1990/10/10";"1980/10/10") funtzioaren emaitza 3652 da.