DATEVALUE

Komatxo arteko testuaren barne-funtzionamenduko data-zenbakia ematen du.

Barne-funtzionamenduko data-zenbakia zenbaki gisa ematen da. LibreOffice(e)k datak kalkulatzeko erabiltzen duen data-sistemaren araberakoa izango da zenbakia.

Testu-kateak denborazko balio bat ere badauka, DATEVALUE funtzioak bihurketaren osoko zatia bakarrik emango du.

Sintaxia

DATEVALUE("Testua")

Testua baliozko data-adierazpena da, eta komatxo artean sartu behar da.

Adibidea

=DATEVALUE("1954-07-20") funtzioaren emaitza 19925 da.