DATEDIF

Funtzio honek 'HasieraData' eta 'AmaieraData' arteko egun, hilabete edo urteen osoen kopurua ematen du.

Sintaxia

DATEDIF(HasieraData; AmaieraData; Tartea)

HasieraData kalkulurako hasierako data gisa hartuko den balioa da.

AmaieraData kalkulurako amaierako data gisa hartuko den balioa da. AmaieraData balioak HasieraData balioak baino geroagokoa izan behar du.

Tartea kate bat da, eta onartzen diren balioak "d", "m", "y", "ym", "md" edo "yd" dira.

"Tartea" balioa

Itzulera-balioa

"d"

HasieraData eta AmaieraData arteko egun osoen kopurua.

"m"

HasieraData eta AmaieraData arteko hilabete osoen kopurua.

"y"

HasieraData eta AmaieraData arteko urte osoen kopurua.

"ym"

HasieraData eta AmaieraData arteko diferentziatik urteak kenduta geratzen den hilabete osoen kopurua.

"md"

HasieraData eta AmaieraData arteko diferentziatik urteak eta hilabeteak kenduta geratzen den egun osoen kopurua.

"yd"

HasieraData eta AmaieraData arteko diferentziatik urteak kenduta geratzen den egun osoen kopurua.


Adibidea

Urtebetetzearen kalkulua Gizon bat 1974-04-17 egunean jaio zen. Gaur 2012-06-13 da.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"y"): 38 ematen du. =DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"ym"): 1 ematen du. =DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"md"): 27 ematen du. Beraz, 38 urte, 1 hilabete eta 27 egun ditu.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"m"): 457 ematen du, alegia, 457 hilabetez bizi izan da.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"d"): 13937 ematen du, alegia, 13937 egunez bizi izan da.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"yd"): 57 ematen du, alegia, bere urtebetetzea duela 57 egun izan zen.