COUNTIFS funtzioa
Barruti anitzetan irizpidea betetzen duten gelaxken kopurua ematen du.
Sintaxia
COUNTIFS(Barrutia1; Irizpidea1 [; Barrutia2; Irizpidea2 [; ...]])
Barrutia1 (derrigorrezko argumentua). Gelaxka-barruti bat, izendatutako barruti baten izen bat, edo zutabe edo errenkada baten etiketa bat da, dagokion irizpidea zenbatzeko eta aurkitzeko erabiliko diren balioak dituena.
Barrutia1, Barrutia2, ... eta Irizpidea1, Irizpidea2, ... parametroek tamaina bera izan behar dute, bestela funtzioak 'err:502 - Baliogabeko argumentua' errorea itzuliko du.
Erabilera sinplea
=COUNTIFS(B2:B6;">=20")
B2:B6 barrutian 20 balioaren berdina edo handiagoak diren balioak dituzten errenkaden kopuruazenbatzen du. 3 ematen du, bosgarren eta seigarren errenkadak ez dutelako irizpidea betetzen.
=COUNTIFS(B2:B6;">=20";C2:C6;">70")
Aldi berean C2:C6 barrutian 70 baino handiagoak diren balioak eta B2:B6 barrutian 20 baino handiagoak edo berdinak diren balioak dituzten errenkaden kopurua zenbatzen du. 2 ematen du, bigarren, bosgarren eta seigarren errenkadek ez dutelako betetzen gutxienez irizpide bat.
Adierazpen erregularrak eta habiaratutako funtzioak erabiltzea
=COUNTIFS(B2:B6;"[:alpha:]*")
B2:B6 barrutian alfabetoko ikurrak soilik dituzten errenkaden kopurua zenbatzen du. 1 ematen du, seigarren errenkadak soilik betetzen duelako irizpidea.
=COUNTIFS(B2:B6;">"&MIN(B2:B6);B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
B2:B6 barrutiko errenkada kopurua zenbatzen du, barrutiko balio minimoa eta maximoa duten errenkadak kanpoan utzita. 2 ematen du, hirugarren, bosgarren eta seigarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.
=COUNTIFS(A2:A6;"pen.*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
A2:A6 barrutian "pen" katearekin hasten diren gelaxka guztiei, bai eta B2:B6 barrutiko gelaxka guztiei ere (maximoa salbu), dagozkien errenkada kopurua zenbatzen du. 1 ematen du, bigarren errenkadak soilik betetzen dituelako irizpide guztiak.
Irizpidetzat gelaxka baten erreferentzia erabiltzea
Irizpide bat erraz aldatu nahi baduzu, beste gelaxka batean zehaztu dezakezu eta gelaxka horren erreferentzia bat erabili COUNTIFS funtzioaren baldintzan. Adibidez, goiko funtzioa beste modu honetan idatzi daiteke:
=COUNTIFS(A2:A6;E2&".*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
E2 = pen bada, funtzioak 1 ematen du, gelaxkarako esteka bere edukiarekin ordezkatuko delako eta aurreko funtzioak bezala funtzionatuko duelako.