AVERAGEIFS funtzioa
Emandako irizpide anitz betetzen dituen barruti bateko gelaxka guztien batezbesteko aritmetikoa ematen du. AVERAGEIFS funtzioak proba logikoekin bat datozen emaitza guztiak batzen ditu eta batuketa hori hautatutako balioen kopuruarekin zatitzen du.
Sintaxia
AVERAGEIFS(FuntzioBarrutia; Barrutia1; Irizpidea1 [ ; Barrutia2; Irizpidea2 [;...]]))
FuntzioBarrutia – derrigorrezko argumentua. Gelaxka-barruti bat, izendatutako barruti baten izen bat, edo zutabe edo errenkada baten etiketa bat da, batezbestekoa kalkulatzeko erabiliko diren balioak dituena.
Erabilera sinplea
=AVERAGEIFS(B2:B6;B2:B6;">=20")
B2:B6 barrutian 20 balioaren berdina edo handiagoak diren balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 25 ematen du, bosgarren errenkadak ez duelako irizpidea betetzen.
=AVERAGEIFS(C2:C6;B2:B6;">=20";C2:C6;">70")
C2:C6 barrutian 70 baino handiagoak diren eta B2:B6 barrutian 20 balioaren berdina edo handiagoa duten gelaxkei dagozkien balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 137,5 ematen du, bigarren eta bosgarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.
Adierazpen erregularrak eta habiaratutako funtzioak erabiltzea
=AVERAGEIFS(C2:C6;B2:B6;">"&MIN(B2:B6);B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
C2:C6 barrutian B2:B6 barrutiko balio guztiei dagozkien balioak hartu, minimoa eta maximoa salbu, eta batezbestekoa kalkulatzen du. 127,5 ematen du, hirugarren eta bosgarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.
=AVERAGEIFS(C2:C6;A2:A6;"pen.*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
C2:C6 barrutiko balioen batezbestekoa kalkulatzen du, "pen" katearekin hasten diren A2:A6 barrutiko gelaxkekin eta B2:B6 barrutiko gelaxka guztiekin (maximoa salbu) bat datozen balioak soilik hartuta. 65 ematen du, bigarren errenkadak soilik betetzen dituelako irizpide guztiak.
Irizpidetzat gelaxka baten erreferentzia erabiltzea
Irizpide bat erraz aldatu nahi baduzu, beste gelaxka batean zehaztu dezakezu eta gelaxka horren erreferentzia bat erabili AVERAGEIFS funtzioaren baldintzan. Adibidez, goiko funtzioa beste modu honetan idatzi daiteke:
=AVERAGEIFS(C2:C6;A2:A6;E2&".*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
E2 = pen bada, funtzioak 65 ematen du, gelaxkarako esteka bere edukiarekin ordezkatuko delako.