AGGREGATE funtzioa

Funtzio honek barrutian egindako kalkuluen emaitza agregatua ematen du. Behean zerrendatutako agregazio-funtzioak erabili daitezke. Agregazio-funtzioak ahalbidetzen du ezkutuko errenkadak, erroreak SUBOTAL eta beste AGGREGATE funtzio batzuen emaitzak ez ikustea kalkulua egitean.

Ohar-ikonoa

AGGREGATE funtzioa iragazki automatikoa aktibatuta duten datu-barruti bertikalei aplikatzen zaie. Iragazki automatikoa aktibatuta ez badago, funtzio-emaitzaren birkalkulatze automatikoak ez du funtzionatuko berriki ezkutatutako errenkadetarako. Printzipioz ez dago pentsatuta barruti horizontalekin funtzionatzeko, baina hala ere, haiei ere aplikatu ahal zaie, baina mugekin. Datu-barruti horizontalei aplikatutako AGGREGATE funtzioak ez du onartzen zutabeak ezkutatzea, baina hala ere ongi ez ikusten ditu errenkadan kapsulatutako SUBTOTAL funtzioaren eta beste AGGREGATE funtzio batzuen erroreak eta emaitzak.


Sintaxia

AGGREGATE(Funtzioa; Aukera; Erref1 [; Erref2 [; …]])

edo

AGGREGATE(Funtzioa; Aukera; Matrizea [; k])

Funtzioa (derrigorrezko argumentua). Funtzio baten indizea edo 1 eta 19 arteko balioa duen gelaxka baten erreferentzia. Balioen esanahia hurrengo taulan dago zehaztuta.

Funtzio-indizea

Aplikatutako funtzioa

1

AVERAGE

2

COUNT

3

COUNTA

4

MAX

5

MIN

6

PRODUCT

7

STDEV.S

8

STDEV.P

9

SUM

10

VARP

11

VARP

12

MEDIAN

13

MODE.SNGL

14

LARGE

15

SMALL

16

PERCENTILE.INC

17

QUARTILE.INC

18

PERCENTILE.EXC

19

QUARTILE.EXC


Aukera (derrigorrezko argumentua). AUkera baten indizea edo 0 eta 7 arteko balioa duen gelaxka baten erreferentzia. Funtzioak barrutian zer ez ikusi behar duen zehazten du.

Aukera-indizea

Aukera aplikatuta

0

Ez ikusi SUBTOTAL habiaratuak eta AGGREGATE funtzioak soilik

1

Ez ikusi ezkutuko errenkadak, eta SUBTOTAL habiaratuak eta AGGREGATE funtzioak soilik

2

Ez ikusi erroreak, SUBTOTAL habiaratuak eta AGGREGATE funtzioak soilik

3

Ez ikusi ezkutuko errenkadak, erroreak, SUBTOTAL habiaratuak eta AGGREGATE funtzioak soilik

4

Ez ezikusi ezer

5

Ezikusi ezkutatutako errenkadak besterik ez

6

Ezikusi erroreak besterik ez

7

Ez ikusi ezkutuko errenkadak eta erroreak


Erref1 (derrigorrezko argumentua). Lehen zenbakizko argumentua (barrutia funtzioaren barruko zerrenda-balio baten bidez ezartzen bada) edo hura daukan gelaxka baten erreferentzia.

Erref2, 3... (aukerako). Zenbakizko argumentuak edo gelaxken erreferentziak (253 argumentu arte), balio agregatua kalkulatzeko erabiliko direnak.

Matrizea (derrigorrezko argumentua). Matrizea barrutiaren mugen bidez, izendatutako barrutiaren izenaren bidez edo zutabe-etiketaren bidez zehaztu daiteke.

Ohar-ikonoa

Zutabe-etiketak erabiltzeko, "Automatikoki bilatu zutabe- eta errenkada-etiketak" funtzioak gaituta egon behar du.


k (derrigorrezko argumentua honako funtzioetan: LARGE, SMALL, PERCENTILE.INC, QUARTILE.INC, PERCENTILE.EXC, QUARTILE.EXC). Zenbakizko argumentu bat, funtzio horien bigarren argumentuari dagokiona.

Adibideak

A

B

C

1

BatZutabea

BiZutabea

HiruZutabea

2

34

11

12

3

10

56

35

4

#DIV/0!

5

3

5

20

8

1

6

0

8

9

7

#BALIOA!

20

21

8

5

7

8

9

14

0

5


=AGGREGATE(4;2;A2:A9)
A2:A9 barrutirako balio maximoa ematen du (A2:A9 = 34); =MAX(A2:A9) funtzioak, aldiz, Err:511 errorea ematen du.

=AGGREGATE(9;5;A5:C5)
: A5:C5 barrutiaren batuketa ematen du, alegia 29, baita zenbait zutabe ezkutatuta badaude ere.

=AGGREGATE(9;5;B2:B9):
B zutabearen batuketa ematen du (B = 115). Edozein errenkada ezkutatuta badago, funtzioak ez du balio hori kontuan izango; adibidez, 7. errenkada ezkutatuta badago, funtzioak 95 emango du.

Funtzioa 3D barruti batekin aplikatu behar bada, honako adibideak hori nola egin erakusten du.

=AGGREGATE(13;3;Orria.B2:B9:Orria3.B2:B9)
Funtzioak (datu berak dituzten) 1. orritik 3. orrira arteko bigarren zutabeen balioen moda ematen du = 8.

Gelaxka baten edo barruti baten erreferentzia erabili daiteke formulako argumentu guztietan. Hurrengo adibideak erakusten du horrek nola funtzionatzen duen. Horrez gain, erakusten du zutabe-etiketak erabili daitezkeela matrize bat zehazteko.

=AGGREGATE(E3;E5;'BatZutabea')
E3 = 13 eta E5 = 5 badira, funtzioak lehen zutabearen moda = 10 ematen du.