Datu-sarrerako inprimakiak kalkulu-orrietarako

Datu-sarrerako inprimakiak kalkulu-orrietan datuak sartzea errazten du. Datu-sarrerako inprimakiarekin, datuen erregistroak (errenkadak) editatu eta ezabatu daitezke, eta korritze horizontala saihesten da taulak zutabe asko dituenean edo zenbait zutabe oso zabalak direnean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Inprimakia...


Datuak sartzeko inprimakia prestatzea

Eraginkorra izateko, Calc datu-taulak goiburuko-errenkada bat izan behar du, gelaxka-eduki bakoitza zutabearen etiketa delarik. Goiburuko gelaxken edukiak datu-eremu bakoitzaren etiketa bihurtuko da inprimakian.

Inprimakia aktibatzea

  1. Kokatu kurtsorea taularen goiburukoen errenkadan.

  2. Aukeratu Datuak - Inprimakia...

Inprimakia datuekin betetzea

Sartu datuak testu-eremuetan. Sakatu 'Enter' edo egin klik Berria hura taulari gehitzeko.

Inprimakien elkarrizketa-koadroaren botoiak

Berria: bete erregistroa (taulako errenkadaren gelaxkak) inprimakiko eremuen edukiekin, eta joan hurrengo erregistrora edo gehitu beste erregistro bat taularen amaieran.

Ezabatu: uneko erregistroa ezabatzen du.

Leheneratu:Inprimaki-eremu bat editatzen denean, leheneratu erregistroaren edukiak hasierako egoerara.

Aurreko erregistroa: mugitu aurreko erregistrora (taula-errenkada).

Hurrengo erregistroa: mugitu hurrengo erregistrora.

Itxi: itxi inprimakia.

Inprimakiaren elkarrizketa-koadroa eta goiburuko-errenkadako gelaxkak eremu-etiketa gisa

Iradokizun-ikonoa

Erabili Tab etaShift+Tab teklak inprimaki-koadroko testu-koadroen artean mugitzeko.


Iradokizun-ikonoa

Korritze-barra ere erabil daiteke testu-kutxa batetik bestera mugitzeko.


Inprimaki-koadroa berriro irekitzea

Inprimaki-koadroa berriro irekitzeko, kokatu kurtsorea goiburukoen errenkadan eta ireki inprimakia. Inprimaki-koadroan bistaratuko den erregistroa lehen datu-erregistroa izango da. Mugitu azken erregistrora datu berriak sartu baino lehen, bestela uneko erregistroa editatuko da.