Errore-abisua

Definitu gelaxka batean datu baliogabeak sartzean bistaratuko den errore-mezua.

Makro bat ere errore-mezu batekin has dezakezu. Makro baten adibidea ikus dezakezu orrialde honen amaieran.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Baliozkotasuna - Errore-mezua fitxa.


Erakutsi errore-mezua baliogabeko balioak sartzean.

Edukia arean idatzi duzun errore-mezua bistaratzen du gelaxka batean baliogabeko datuak sartzen direnean. Gaituta badago, mezua bistaratuko da sarrera baliogabe bat saihesteko.

Bi kasuotan, "Gelditu" hautatze duzunean, baliogabeko sarrera ezabatu egingo da, eta aurreko balioa berriro sartuko da gelaxkan. Berdina gertatuko da "Abisua" eta "Informazioa" elkarrizketak ixtean Utzi botoian klik eginez. Ados botoia sakatuz ixten badituzu elkarrizketa-koadroak, baliogabeko sarrera ez da ezabatuko.

Edukia

Ekintza

Hautatu zein ekintza gertatzea nahi duzun gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean. "Gelditu" ekintzak ezetsi egiten du baliogabeko edozein sarrera, eta Ados botoia sakatuz itxi beharreko elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du. "Abisua" eta "Informazioa" ekintzekin elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da, Ados edo Utzi sakatuz itxi beharrekoa. Utzi sakatuz bakarrik ezetsi daiteke baliogabeko sarrera.

Arakatu

Makroaren elkarrizketa-koadroa irekiko da; gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean exekutatuko den makroa hauta dezakezu bertan. Errore-mezua bistaratu ondoren exekutatuko da makroa.

Titulua

Sartu gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean bistaratzea nahi duzun makroaren titulua edo errore-mezua.

Errore-mezua

Sartu gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean bistaratzea nahi duzun mezua.

Makroen adibidea:

Function ExampleValidity(CellValue as String, TableCell as String)
Dim msg as string
msg = "Invalid value: " & "'" & CellValue & "'"
msg = msg & " in table: " & "'" & TableCell & "'"
MsgBox msg ,16,"Error message"
End Function