Elkartzea

Taula dinamikoak elkartzean, balioak nahiz datak Elkartzeko elkarrizketa-koadroa agertzen da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Taldea eta eskema - Elkartu.


Hasi

Elkartzea nondik hasiko den zehazten du.

Automatikoki

Balio txikienetik elkartzen hasiko den zehazten du.

Eskuz hemen

Elkartzeko hasierako balioa zuk sartuko duzun zehazten du.

Amaitu

Elkartzea non amaituko den zehazten du.

Automatikoki

Elkartzea balio handienean amaituko den zehazten du.

Eskuz hemen

Elkartzeko amaierako balioa zuk sartuko duzun zehazten du.

Elkartu honen arabera

Talde bakoitzaren mugak kalkulatzeko balio-bitartea zehazten du.

Egun kopurua

Data-balioak elkartzean, zein egun kopururen arabera zehaztu behar diren zehazten du.

Bitarteak

Data-balioak elkartzean, zein bitarteren arabera zehaztu behar diren zehazten du.