Datu-eremuen aukerak

Zutabe, errenkada eta orrialdeen datu-eremuetarako aukera osagarriak zehaztu ditzakezu taula dinamikoan.

Ordenatu honen arabera

Hautatu zutabeak edo errenkadak ordenatzeko erabili nahi duzun datu-eremua.

Gorantz

Balioak ordenatzen ditu balio txikienetik handienera. Hautatutako eremua elkarrizketa-koadroa ireki zaion eremu bera bada, elementuak izenaren arabera ordenatuko dira. Datu-eremu bat hautatzen bada, hautatutako datu-eremutik ateratako balioaren arabera ordenatuko dira elementuak.

Beherantz

Balioak ordenatzen ditu balio handienetik txikienera. Hautatutako eremua elkarrizketa-koadroa ireki zaion eremu bera bada, elementuak izenaren arabera ordenatuko dira. Datu-eremu bat hautatzen bada, hautatutako datu-eremutik ateratako balioaren arabera ordenatuko dira elementuak.

Eskuz

Balioak ordena alfabetikoan ordenatzen ditu.

Bistaratzeko aukerak

Errenkada-eremu guztientzako bistaratze-aukerak zehaztu ditzakezu, azken eta barrukoenarentzat izan ezik.

Diseinua

Hautatu eremuak zerrenda-koadroan izango duen diseinu modua.

Lerro hutsa elementu bakoitzaren ondoren

Errenkada huts bat gehitzen du taula dinamikoko elementu bakoitzaren datuen ondoren.

Erakutsi automatikoki

Beheko edo goiko nn elementu bistaratzen ditu zehaztutako eremu baten arabera ordenatzen denean.

Erakutsi

Bistaratze automatikoko eginbidea aktibatzen du.

elementu

Sartu automatikoki erakutsiko den elementu kopuru maximoa.

Nondik

Goiko edo beheko elementuak erakusten ditu, zehaztutako ordenan.

Eremua erabiliz

Hautatu datuak ordenatzeko erabili nahi duzun datu-eremua.

Ezkutatu elementuak

Hautatu kalkuluetatik ezkutatu nahi dituzun elementuak.

Hierarkia

Hautatu erabili nahi duzun hierarkia. Datu-hierarkiak dituzten kanpo-iturburuko datuetan oinarrituta egon behar du taula dinamikoak.