Iragazkia
Konfiguratu datuak iragazteko aukerak.
Iragazki-irizpideak
Datuentzako iragazki lehenetsi bat defini dezakezu, eremu-izenak iragaziz esaterako, adierazpen logikoen argumentuen konbinazio bat erabiliz.
Eragilea
Hautatu eragile logiko bat iragazkirako.
Eremu-izena
Hautatu iragazkian erabili nahi duzun eremua. Eremu-izenak ez badaude erabilgarri, zutabe-etiketak zerrendatuko dira.
Baldintza
Hautatu eragile bat Eremu-izena eta Balioa sarrerak konparatzeko.
Eragile hauek dituzu erabilgarri:
Baldintzak |
|
= |
berdin |
< |
hau baino txikiagoa da |
> |
hau baino handiagoa da |
<= |
hau baino txikiagoa edo berdina da |
>= |
hau baino handiagoa edo berdina da |
<> |
ez da berdina |
Balioa
Hautatu zein balio konparatu nahi duzun hautatutako eremuarekin.