Taula dinamikoa

Zehaztu taula dinamikoak sortutako taularen diseinua.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu Txertatu - Taula dinamikoa, eta aukeratu Uneko hautapena, Hautatu Iturburua elkarrizketa-koadroan.

Aukeratu Txertatu - Taula dinamikoa, eta LibreOffice aplikazioan erregistratutako datu-iturburua Hautatu Iturburua elkarrizketa-koadroan. Hautatu datu-iturburua elkarrizketa-koadroa ikusteko, egin klik Ados botoian.


Taula dinamikoa

Taula dinamikoak botoi gisa bistaratzen ditu datu-eremuak; botoi horiek arrastatuz eta jareginez taula dinamikoa defini dezakezu.

Diseinua

Taula dinamiko baten diseinua definitzeko, arrastatu eta jaregin datu-eremuen botoiak Orrialde-eremuak, Errenkada-eremuak, Zutabe-eremuak, eta Datu-eremuak areetara. Arrastatu eta jareginez ere berrantola ditzakezu taula dinamiko bateko datu-eremuak.

LibreOffice suiteak automatikoki gehituko die epigrafe bat Datu-eremuen areara arrastatutako botoiei. Datu-eremuaren izena eta datuak sortu dituen formularen izena izango ditu epigrafeak.

Datu-eremu batek erabilitako funtzioa aldatzeko, egin klik bikoitza Datu-eremuen areako botoi batean eta orduan Datu-eremuaren elkarrizketa-koadroa irekiko da. Errenkada-eremu edo Zutabe-eremuen areetako botoietan ere egin dezakezu klik bikoitza.

Gehiago

Taula dinamikoa definitzeko aukera osagarriak erakusten edo ezkutatzen ditu.

Emaitza

Zehaztu taula dinamikoaren emaitzak bistaratzeko ezarpenak.

Hautapena:

Uneko taula dinamikoaren datuak barne-hartzen dituen area hautatu.

Emaitzak hemen:

Hautatu taula dinamikoren emaitzak bistaratzeko area.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Abisu-ikonoa

Hautatutako areak datuak baditu, taula dinamikoak datuak gainidatziko ditu. Lehendik dauden datuak gal ez daitezen, utzi taula dinamikoari automatikoki hautatzen emaitzak bistaratzeko area.


Ez ikusi egin errenkada hutsei

Ez ikusi egiten die datu-iturburuko eremu hutsei.

Identifikatu kategoriak

Automatikoki esleitzen dizkio etiketarik gabeko errenkadak goiko errenkadaren kategoriari.

Totalen zutabeak

Zutabe-kalkuluaren total orokorra kalkulatzen eta bistaratzen du.

Totalen errenkadak

Errenkada-kalkuluaren total orokorra kalkulatzen eta bistaratzen du.

Gehitu iragazkia

Iragazki-botoi bat gehitzen du kalkulu-orriko datuetan oinarritutako taula dinamikoetan.

Iragazkien elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Gaitu informazio xehatua

Hautatu kontrol-lauki hau, eta egin klik bikoitza taulako elementu baten etiketan elementu horren xehetasunak erakusteko edo ezkutatzeko. Garbitu kontrol-lauki hau, eta egin klik bikoitza taulan, gelaxkaren edukia editatzeko.

Taula dinamiko baten barruan xehetasunak ikusteko

Egin ekintza hauetako bat:

Ondoan maila bereko eremuak dituen eremu batean klik egiten baduzu, Erakutsi xehetasuna elkarrizketa-koadroa irekiko da:

Erakutsi xehetasuna

Aukeratu xehetasunak bistaratu nahi dizkiozun eremua.