Eskema automatikoa

Hautatutako gelaxka-areak formulak edo erreferentziak baditu, LibreOffice(e)k automatikoki egingo du hautapenaren eskema.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Taldea eta eskema - Eskema automatikoa.


Adibidez, hona hemen taula bat:

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

1. hiruhilekoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

2. hiruhilekoa

100

120

130

350

100

100

200

400


Lehen eta bigarren hiruhilekoetako gelaxka bakoitzak sum formula bat dauka ezkerreko hiru gelaxkentzat. Eskema automatikoa komandoa aplikatzen baduzu, taula bi hiruhilekotan elkartuko da.

Eskema kentzeko, hautatu taula, eta ondoren aukeratu Datuak - Taldea eta eskema - Kendu.