Aukerak

Iragazki-aukera osagarriak erakusten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Iragazki gehiago - Iragazki estandarra... - Aukerak etiketa.

Aukeratu Datuak - Iragazki gehiago - Iragazki aurreratua... - Aukerak etiketa.


Aukerak

Maiuskula/minuskula

Maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu datuak iragaztean.

Areak zutabe-etiketak ditu

Gelaxka-area bateko lehen errenkadako zutabe-etiketak sartzen ditu.

Kopiatu emaitzak hemen:

Hautatu kontrol-laukia, eta ondoren hautatu iragazkiaren emaitzak erakusteko gelaxka-area. Area izendun bat ere hauta dezakezu zerrendatik.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Adierazpen erregularra

Iragazkia definitzean komodinak erabiltzeko aukera ematen du. LibreOffice(e)k onartzen dituen adierazpen erregularren zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

Adierazpen erregularen kontrol-laukia hautatuta badago, adierazpen erregularrak erabili ahal izango dituzu Balioaren eremuan, Baldintzaren zerrenda-koadroan '=' EQUAL edo '<>' UNEQUAL ezarrita badago. Gainera, iragazki aurreratu baterako erreferentziatutako gelaxketan ere erabili ahal izango dituzu.

Bikoizterik ez

Errenkada bikoiztuak baztertzen ditu iragazitako datuen zerrendan.

Mantendu iragazteko irizpideak

Hautatu Kopiatu emaitzak hemen kontrol-laukia, eta zehaztu helburuko zein areatan bistaratu nahi dituzun iragazitako datuak. Kontrol-lauki hau hautatuta badago, helburuko area iturburuko areari estekatuta geratuko da. Datuak - Definitu area aukeran datu-basearen area gisa definituta eduki behar duzu iturburuko area. Ondoren, edozein unetan berriro aplikatu ahal izango duzu definitutako iragazkia: egin klik iturburuko arean, eta ondoren aukeratu Datuak - Freskatu area.

Datu-area

Iragazi nahi duzun gelaxka-area edo gelaxka-arearen izena erakusten du.

Aukerak

Egin klik Aukerak botoian, elkarrizketa-koadroa zabaldu eta aukera gehiago ikusi ahal izateko. Egin klik berriz ere, elkarrizketa-koadroa leheneratzeko.