Babestu dokumentua

Babestu orria edo Babestu kalkulu-orria komandoek eragotzi egiten du orrietako gelaxketan edo dokumentuko orrietan aldaketak egitea. Nahi izanez gero, pasahitz bat defini dezakezu. Pasahitza definitzen baduzu, gero pasahitza sartu beharko da babesa kentzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Babestu orria.

Aukeratu Tresnak - Babestu kalkulu-orria.


Orriak

Uneko orriko gelaxketan aldaketak egitea eragozten du.

Dokumentuak

Dokumentuaren orri-egitura babesten du aldaketetatik. Orriak ezin dira txertatu, ezabatu, mugitu edo kopiatu, ezta izena aldatu ere.