Estiloak

Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela gelaxkei eta orriei estiloak esleitzeko. Aurretik dauden estiloak aplikatu, eguneratu eta aldatu ditzakezu, edo estilo berriak sortu.

'Estiloak' leiho atrakagarria irekita egon daiteke dokumentua editatzen ari zaren bitartean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Estiloak

Formatu barran, egin klik

Ikonoa

Estiloak


Nola aplikatu gelaxka-estiloak:

  1. Hautatu gelaxka edo gelaxka-area.

  2. Egin klik bikoitza estiloan, 'Estiloak' leihoan.

Gelaxka-estiloak

Gelaxkak zeharka formateatzeko erabilgarri dauden gelaxka-estiloen zerrenda bistaratzen du.

Icon

Gelaxka-estiloak

Orrialde-estiloak

Orrialdeak zeharka formateatzeko erabilgarri dauden Orrialde-estiloak bistaratzen ditu.

Ikonoa

Orrialde-estiloak

Formatu interaktiboaren modua

'Formatu interaktiboaren modua' aktibatzen eta desaktibatzen du. Erabili pintura-potea 'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa esleitzeko.

Icon

Formatu interaktiboaren modua

Nola aplikatu estilo berria pintura-potearekin:

  1. Hautatu estilo bat 'Estiloak' leihoan.

  2. Egin klik Formatu interaktiboaren modua ikonoan.

  3. Gelaxka bat formateatzeko, egin klik gelaxka horretan; area jakin bat formateatzeko, berriz, arrastatu sagua area horren gainean. Beste gelaxka eta area batzuk formateatzeko, ekintza hori errepikatu besterik ez duzu.

  4. Modu hau ixteko, sakatu berriz ere Formatu interaktiboaren modua ikonoa.

Estilo berria hautapenetik

Estilo berria sortzen du hautatutako objektu baten formatuan oinarrituta. Esleitu izen bat estiloari Sortu estiloa elkarrizketa-koadroan.

Icon

Estilo berria hautapenetik

Eguneratu estiloa

'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa eguneratzen du hautatutako objektuaren uneko formatua erabilita.

Icon

Eguneratu estiloa

Estilo-zerrenda

Estiloen zerrenda bistaratzen du hautatutako estilo-kategoriatik.

Laster-menuann hainbat komando izango dituzu, estilo berria sortzeko, erabiltzaileak definitutako estiloak ezabatzeko edo hautatutako estiloa aldatzeko.

Estilo taldeak

Erabilgarri dauden estilo-taldeak zerrendatzen ditu.