Editatu inprimatze-areak

Inprimatze-areak zehazteko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Orrialde bakoitzean errepikatzeko errenkadak edo zutabeak ere defini ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Inprimatze-areak - Editatu.

Errenkadak edo zutabeak orrialde guztietan inprimatzea

Orri batean inprimatze-areak definitzea

Inprimatze-area

Definitutako inprimatze-area bat aldatzeko aukera ematen du.

Uneko kalkulu-orrirako inprimatze-barrutiaren definizioa kentzeko, hautatu -bat ere ez-. Uneko orria inprimatze-barruti gisa definitzeko, hautatu -orri osoa-. Kalkulu-orritik hautatutako area inprimatze-barruti gisa definitzeko, aukeratu -hautapena-. -erabiltzaileak definituta- hautatuz, jada Formatua - Inprimatze-barrutiak - Definitu komandoarekin definitu duzun inprimatze-barruti bat defini dezakezu. Txertatu - Izendatutako barrutiak eta adierazpenak - Definitu komandoarekin izena eman badiozu barruti bati, izen hori bistaratu egingo da eta zerrenda-koadroan hautatu ahal izango da.

Eskuinaldeko testu-koadroan, erreferentziaren arabera edo izenaren arabera sar dezakezu inprimatze-area. Kurtsorea Inprimatze-area testu-koadroan badago, kalkulu orriko inprimatze-area saguarekin hautatu ahal izango duzu.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Errepikatu beharreko errenkadak

Aukeratu orrialde guztietan inprimatu beharreko errenkada bat edo batzuk. Eskuineko testu-koadroan sartu zutabearen erreferentzia, adibidez, "1" edo "$1" edo "$2:$3". Zerrenda-koadroan -erabiltzaileak definitua- agertuko da. -bat ere ez- aukeratzen baduzu, definitutako errenkada errepikatua kendu egingo da.

Errenkada errepikatuak definitzeko, halaber, sagua arrasta dezakezu kalkulu-orrian, baldin eta kurtsorea Errepikatu beharreko errenkadak testu-eremuan badago.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Errepikatu beharreko zutabeak

Aukeratu orrialde guztietan inprimatu beharreko zutabe bat edo batzuk. Eskuineko testu-koadroan sartu zutabearen erreferentzia, adibidez, "A" edo "AB" edo "$C:$E". Zerrenda-koadroan -erabiltzaileak definitua- agertuko da. -bat ere ez- aukeratzen baduzu, definitutako zutabe errepikatua kendu egingo da.

Zutabe errepikatuak definitzeko, halaber, sagua arrasta dezakezu kalkulu-orrian, baldin eta kurtsorea Errepikatu beharreko zutabeak testu-eremuan badago.