Zutabe-zabalera optimoa

Hautatutako zutabeen zutabe-zabalera optimoa definitzen du. Zutabe-zabalera optimoa bertako sarrera handienaren araberakoa izango da. Erabilgarri dauden neurri-unitate artetik aukera dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Zutabea - Zabalera optimoa.

Zutabe-goiburukoan, egin klik bikoitza eskuineko zutabe-bereizlean.


Gehitu

Zutabeko sarrerarik luzeenaren eta ertz bertikalen arteko tarte gehigarria zehazten du.

Balio lehenetsia

Zutabearen zabalera optimoa defini dezakezu, bertako eduki osoa ikusi ahal izateko. Zutabearen zabalera optimorako tarte osagarria 0,2 cm-koa da.