Gelaxken formatua

Hautatutako gelaxketarako formatu-aukerak zehatz ditzakezu eta atributuak aplikatu elkarrizketa-koadro honetan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Gelaxkak.


Zenbakiak

Zehaztu hautatutako gelaxkaren formateatzeko aukerak.

Letra-tipoa

Zehaztu aplikatu nahi duzun formatua eta letra-tipoa.

Lerrokatzea

Uneko gelaxkako edo hautatutako gelaxketako edukien lerrokatze-aukerak ezartzen ditu.

Asiar tipografia

Ezarri tipografiaren aukerak Asiar hizkuntzetako fitxategien gelaxka edo paragrafoentzako. Asiar hizkuntzen euskarria gaitzeko, aukeratuAukerak elkarrizketa-koadroko Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza,eta ondoren hautatu Enabled kontrol-laukia Asiar hizkuntzen euskarria arean. Asiar tipografiaren aukerei ez ikusi egingo zaie HTML dokumentuetan.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Gelaxka-babesa

Hautatutako gelaxkentzako babes-aukerak definitzen ditu.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.