Kanpoko datuetarako esteka

HTML, Calc, CSV edo Excel fitxategiko datuak txertatzen ditu uneko orrian esteka gisa. Datuek barruti izendun batean kokatuta egon behar dute.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Estekatu kanpoko datuekin.


Kanpoko datu-iturburuaren URLa.

Sartu txertatu nahi dituzun datuak dauzkan fitxategiaren URLa, eta sakatu 'Enter'. Hori egin ondoren eskatuko zaio sareari edo fitxategi-sistemari URLa atzitzea.

Ohar-ikonoa

CSV datuak inportatzeko elkarrizketa-koadro bat agertzen da kanpoko CSV fitxategi batekin estekatzean.


Taula/area erabilgarriak

Hautatu txertatu nahi duzun taula edo datu-area.

Eguneratu

Sartu uneko dokumentuan kanpoko datuak kargatu arte itxaron beharreko segundo kopurua.