Definitu etiketa-area

Etiketa-area bat definitzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Izendatutako barrutiak eta adierazpenak - Etiketak.


Izenak erreferentzia gisa ezagutzea

Etiketa-area bateko gelaxka-edukiak formuletako izenak bezala erabil daitezke; izen horiek aurrez definitutako asteko egunen eta hilabeteen izenak bezalaxe ezagutzen ditu LibreOffice suiteak. Normalean automatikoki osatzen ditu formula batean idaztean. Gainera, etiketa-areek definitutako izenek lehentasuna izango dute automatikoki sortutako areek definitutako izenen aurrean.

Ohar-ikonoa

Hainbat orritan etiketa berak dituzten etiketa-areak ezar daitezke. LibreOffice suiteak uneko orriko etiketa-areak bilatuko ditu lehendabizi, eta bilaketa horrek huts egiten badu, beste orrietako areak.


Area

Etiketa-area bakoitzaren gelaxka-erreferentzia erakusten du. Zerrenda-koadrotik etiketa-area bat kentzeko, hautatu eta egin klik Ezabatu botoian.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Zutabe-etiketak ditu

Uneko etiketa-areako zutabe-etiketak sartzen ditu.

Errenkada-etiketak ditu

Uneko etiketa-areako errenkada-etiketak sartzen ditu.

Datu-arearentzat

Hautatutako etiketa-areak zein datu-arearentzat balio duen zehazten du. Aldatu ahal izateko, egin klik orrian, eta hautatu saguarekin beste area bat.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Gehitu

Uneko etiketa-area gehitzen du zerrendan.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.