Definitu izenak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, hautatutako arearentzako edo formula-adierazpen baterako izena zehazteko.

Definitu izena eremuetan areak definitzeko edo erreferentzia idazteko, erabili sagua.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Izendatutako barrutiak eta adierazpenak - Definitu.

+F3


'Formula' barrako Orri-area koadroak areentzat edo formula-adierazpenentzat definitutako izenen zerrenda dakar, eta haien irismena parentesi artean. Koadro honetako izenen batean klik egiten duzunean, kalkulu-orritik dagokion erreferentzia nabarmendu egingo da. Formulen edo formula zatien izenak, ordea, ez dira hemen agertuko.

Izena

Erreferentzia edo formula-adierazpena definitu nahi diozun barrutiaren izena sartu. Kalkulu-orrian definitutako barruti-izen guztiak agertuko dira goiko testu-eremuan. Zerrendako izen batean klik egiten baduzu, izenari dagokion dokumentuko erreferentziari marko urdina jarriko zaio.Hainbat gelaxka-barruti badaude barruti-izen beraren barruan, kolore desberdinetako markoekin bistaratuko dira.

Barruti- edo formula-adierazpena

Hautatutako barruti-izenaren erreferentzia balio absolutu gisa erakutsiko da hemen.

Barruti-erreferentzia berria txertatzeko, eremu honetan jarri behar duzu kurtsorea, eta nahi duzun barrutia hautatu saguarekin, zure kalkulu-orriko edozein orritan. Izendun formula berria txertatzeko, idatzi formula-adierazpena.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Esparrua

Hautatu izendatutako barrutiaren edo izendatutako formularen esparrua. 'Dokumentua (Globala)' balioak esan nahi du dokumentu osoan dela baliozkoa. Hautatutako beste edozein orri-izenak orri horretara mugatuko du izendatutako barruti edo formularen adierazpena.

Barruti-aukerak

Erreferentziaren Barruti-mota(aukerakoa) zehaztu dezakezu hemen.

Erreferentziaren area motari dagozkion aukera osagarriak definitzen ditu.

Inprimatze-area

Area inprimatze-barruti gisa definitzen du.

Iragazkia

Iragazki aurreratu batean erabiltzeko hautatutako barrutia definitzen du.

Errepikatu zutabea

Barrutia errepikatzen den zutabe gisa definitzen du.

Errepikatu errenkada

Barrutia errepikatzen den errenkada gisa definitzen du.

Gehitu

Sakatu Gehitu botoia definitutako izen berria gehitzeko.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.