Estatistika-funtzioak. Bosgarren zatia

SKEWP

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa erabiliz.

Sintaxia

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2... Zenbakia30: zenbakizko balioak edo barrutiak dira, 30 arte.

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa, emaitza posibleak alegia, erabiliz. Sekuentziak gutxienez hiru zenbaki izan behar ditu.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.

Adibideak

SKEWP(2;3;1;6;8;5) funtzioak ematen du 0.2828158928

SKEWP(A1:A6) 0,2828158928 ematen du, A1:A6 barrutiak {2;3;1;6;8;5} duenean

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2): Beti zero ematen du, Zenbakia1 eta Zenbakia2 parametroek bi zenbaki ematen badituzte.

SKEWP(Zenbakia1): Err:502 (baliogabeko argumentua) ematen du Zenbakia1 parametroak zenbaki bat ematen badu, SKEWP ezin baita balio batekin kalkulatu.

DEVSQ

Laginaren batez bestekoarekiko desbiderapenen karratuen batura ematen du.

Sintaxia

DEVSQ(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Lagin bat ordezkatzen duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=DEVSQ(A1:A50)

FORECAST

Etorkizuneko balioak estrapolatzen ditu lehendik dauden x eta y balioetan oinarrituta.

Sintaxia

FORECAST(Balioa; DatuakY; DatuakX)

Balioa: erregresio linealean Y balioa kalkulatu behar zaion X balioa.

Datuak_Y: y ezagunen matrizea edo area da.

Datuak_X: x ezagunen matrizea edo area da.

Adibidea

=FORECAST(50;A1:A50;B1;B50): X 50 baliorako espero den Y balioa ematen du, bi erreferentzien X eta Y balioak erregresio lineal baten bidez lotuta daudenean.

FORECAST.LINEAR

Etorkizuneko balioak estrapolatzen ditu lehendik dauden x eta y balioetan oinarrituta.

Sintaxia

FORECAST.LINEAR(Balioa; DatuakY; DatuakX)

Balioa: erregresio linealean Y balioa kalkulatu behar zaion X balioa.

DatuakY: y ezagunen matrizea edo area da.

DatuakX: x ezagunen matrizea edo area da.

Adibidea

=FORECAST(50;A1:A50;B1;B50): X 50 baliorako espero den Y balioa ematen du, bi erreferentzien X eta Y balioak erregresio lineal baten bidez lotuta daudenean.

NORM.S.INV

Banaketa normal estandar metatuaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

NORMINV(Zenbakia)

Zenbakia: alderantzizko banaketa normal estandarra kalkulatu behar zaion probabilitatea.

Adibidea

=NORM.S.INV(0,908789): 1,333334673 ematen du.

NORMSDIST

Banaketa normal estandar metatuaren funtzioa ematen du. Banaketak 0 batez bestekoa eta 1 desbiderapen estandarra dauka.

GAUSS(x)=NORMSDIST(x)-0,5 da

Sintaxia

NORMSDIST(Zenbakia)

Zenbakia: banaketa metatu normal estandarra kalkulatu behar zaion balioa da.

Adibidea

=NORMSDIST(1): 0,84 ematen du. X=1 balioaren ezkerraldean dagoen banaketa normal estandarraren kurbaren azpiko areak area osoaren % 84 hartzen du.

NORMSDIST

Banaketa normal estandar metatuaren funtzioa ematen du. Banaketak 0 batez bestekoa eta 1 desbiderapen estandarra dauka.

Sintaxia

NORM.S.DIST(Zenbakia; Metatua)

Zenbakia: banaketa metatu normal estandarra kalkulatu behar zaion balioa da.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.

Adibideak

=NORM.S.DIST(1;0) funtzioak 0.2419707245 ematen du.

=NORMSDIST(1): 0,84 ematen du. X=1 balioaren ezkerraldean dagoen banaketa normal estandarraren kurbaren azpiko areak area osoaren % 84 hartzen du.

NORMSINV

Banaketa normal estandar metatuaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

NORMINV(Zenbakia)

Zenbakia: alderantzizko banaketa normal estandarra kalkulatu behar zaion probabilitatea.

Adibidea

=NORMSINV(0,908789): 1,3333 ematen du.

PERMUT

Adierazitako objektu kopuruaren errepikatu gabeko permutazioak kalkulatzen ditu.

Sintaxia

PERMUT(kopurua_1; kopurua_2)

Kopurua_1: objektuen guztizko kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektuen kopurua da.

Adibidea

=PERMUT(6;3): emaitza 120 da. 120 aukera daude, 6 joko-kartarekin 3 kartako sekuentzia desberdinak hartzeko.

PERMUTATIONA

Emandako objektu kopuru baten permutazioak kalkulatzen ditu. (errepikapenak onartuta).

Sintaxia

PERMUTATIONA(kopurua_1; kopurua_2)

Kopurua_1: objektuen guztizko kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektuen kopurua da.

Adibidea

Zenbat aldiz atera daitezke 2 objektu 11 objektuko multzo batetik?

=PERMUTATIONA(11;2): 121 ematen du.

=PERMUTATIONA(6;3) emaitza 216 da. 6 joko-kartarekin, 216 aukera daude 3 kartako sekuentziak osatzeko, karta bat atera aurretik lehen ateratakoa zakura ematen bada.

PROB

Area bateko balioak bi mugaren artean egoteko probabilitatea ematen du. Ez bada Amaierako baliorik adierazten, datu-balioak Hasierako balioen berdinak direla hartuko du oinarritzat funtzio honek, probabilitatea kalkulatzeko.

Sintaxia

PROB(datuak; probabilitatea; hasiera; amaiera)

Datuak: lagineko matrizea edo datu-area da.

Probabilitatea: probabilitateei dagokien matrizea edo area.

Hasiera: batu beharreko probabilitateak dituen bitartearen hasierako balioa.

Amaiera (aukerakoa): batu beharreko probabilitateak dituen bitartearen amaierako balioa. Parametro hori ez badago, Hasiera balioa egoteko probabilitatea kalkulatzen da.

Adibidea

=PROB(A1:A50;B1:B50;50;60): A1:A50 areako balio bat 50 eta 60 mugen artean egoteko probabilitatea kalkulatzen du. A1:A50 areako balio guztiek probabilitate bat dute B1:B50 arean.

RANK

Lagineko zenbaki baten heina ematen du.

Sintaxia

RANK(Balioa; Datuak; Mota)

Balioa: heina zehaztu beharreko balioa da.

Datuak: lagineko matrizea edo datu-area da.

Mota (aukerakoa): sekuentzia-ordena da.

Mota = 0 bada, esan nahi du beheranzkoa dela, matrizeko azken elementutik aurrenekora (hori da lehenespena);

Mota = 0 bada, esan nahi du goranzkoa dela, areako lehen elementutik azkenekora.

Adibidea

=RANK(A10;A1:A50): A1:A50 balio-areako A10 gelaxkako balioaren heina ematen du. Balioa ez bada existitzen arearen baitan, errore-mezu bat bistaratuko da.

RANK.AVG

Emandako balio batek emandako balio-matrize batean duen hein estatistikoa itzultzen du. Zerrendan balio bikoiztuak badaude, batezbesteko heina itzuliko da.

Ohar-ikonoa

RANK.AVG eta RANK.EQ funtzioen arteko desberdintasuna balioen zerrendan bikoiztuak daudenean geratzen da agerian. RANK.EQ funtzioak heinik baxuena ematen du, eta RANK.AVG funtzioak batezbesteko heina ematen du.

Sintaxia

RANK(Balioa; Datuak; Mota)

Balioa: heina zehaztu beharreko balioa da.

Datuak: lagineko matrizea edo datu-area da.

Mota (aukerakoa): sekuentzia-ordena da.

Mota = 0 bada, esan nahi du goranzkoa dela, areako lehen elementutik azkenekora.

Mota = 0 bada, esan nahi du goranzkoa dela, areako lehen elementutik azkenekora.

Adibidea

=RANK(A10;A1:A50): A1:A50 balio-areako A10 gelaxkako balioaren heina ematen du. Balioa ez bada existitzen arearen baitan, errore-mezu bat bistaratuko da.

RANK.EQ

SKEW

Banaketa baten asimetria ematen du.

Sintaxia

SKEW(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=SKEW(A1:A50): emandako datuen asimetria-balioa kalkulatzen du.

SLOPE

Erregresio linealaren lerroaren malda ematen du. Y eta X balioetan ezarritako datu-puntuei egokitzen zaie malda.

Sintaxia

SLOPE(datuak_Y; datuak_X)

Datuak_Y: y datuen matrizea da.

Datuak_X: x datuen matrizea da.

Adibidea

=SLOPE(A1:A50;B1:B50)

STANDARDIZE

Ausazko aldagai bat balio normalizatu bihurtzen du.

Sintaxia

STANDARDIZE(Zenbakia; Batez bestekoa; STDEV)

Zenbakia: estandarizatu beharreko zenbakia da.

Batez bestekoa: banaketaren batez besteko aritmetikoa.

STDEV: banaketaren desbiderapen estandarra.

Adibidea

=STANDARDIZE(11;10;1) funtzioak 1 ematen du. 10eko batez bestekoa eta 1eko desbiderapen estandarra dituen banaketa normal batean, 11 balioaren eta batez bestekoaren arteko distantzia 1 da. Banaketa normal estandarrean, 0 batez besteko baliotik distantzia berera egongo da 1 balioa.

STDEV

Desbiderapen estandarra kalkulatzen du lagin batean oinarrituta.

Sintaxia

STDEV(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEV(A1:A50): desbiderapen estandarra ematen du erreferentzia-datuetan oinarrituta.

STDEV.P

Desbiderapen estandarra ematen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

STDEV.P(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEV.P(A1:A50): erreferentzia-datuen desbiderapen estandarra ematen du.

STDEV.S

Desbiderapen estandarra kalkulatzen du lagin batean oinarrituta.

Sintaxia

STDEV.S(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEV.S(A1:A50): erreferentzia-datuen desbiderapen estandarra ematen du.

STDEVA

Desbiderapen estandarra kalkulatzen du lagin batean oinarrituta.

Sintaxia

STDEVA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo barrutiak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=STDEVA(A1:A50): desbiderapen estandarra ematen du erreferentzia-datuetan oinarrituta.

STDEVP

Desbiderapen estandarra ematen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

STDEVP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=STDEVP(A1:A50): erreferentzia-datuen desbiderapen estandarra ematen du.

STDEVPA

Desbiderapen estandarra ematen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

STDEVPA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo areak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=STDEVPA(A1:A50): erreferentzia-datuen desbiderapen estandarra ematen du.

STEYX

Erregresioko X balio guztientzat aurreikusitako Y balioaren errore estandarra ematen du.

Sintaxia

STEYX(DatuakY; DatuakX)

DatuakY: y datuen matrizea da.

DatuakX: x datuen matrizea da.

Adibidea

=STEXY(A1:A50;B1:B50)

T.DIST

T banaketa ematen du.

Sintaxia

T.DIST(Zenbakia; Askatasun_graduak; Metatua)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.

Adibidea

=T.DIST(1; 10; TRUE) funtzioak 0,8295534338 ematen du.

T.DIST.2T

Student-en bi ilarako T banaketa kalkulatzen du. Laginen datu multzo txikiekin hipotesiak probatzeko erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitua da.

Sintaxia

T.DIST.2T(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.DIST.2T(1; 10) funtzioak 0,3408931323 ematen du.

T.DIST.RT

Student-en eskuin ilarako T banaketa kalkulatzen du. Laginen datu multzo txikiekin hipotesiak probatzeko erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitua da.

Sintaxia

T.DIST.RT(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.DIST.RT(1; 10) funtzioak 0,1704465662 ematen du.

T.INV

T banaketaren ilara bakarreko alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

T.INV(zenbakia; askatasun_graduak)

Zenbakia: bi ilarako T banaketari dagokion probabilitatea.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.INV(0,1;6): -1,4397557473 ematen du

T.INV.2T

Student-en bi ilarako T banaketaren alderantzizkoa kalkulatzen du. Laginen datu multzo txikiekin hipotesiak probatzeko erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitua da.

Sintaxia

T.INV.2T(zenbakia; askatasun_graduak)

Zenbakia: bi ilarako T banaketari dagokion probabilitatea.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=T.INV.2T(0,25; 10) funtzioak 1,221255395 ematen du.

T.TEST

Student-en T-testari dagokion probabilitatea ematen du.

Sintaxia

T.TEST(datuak_1; datuak_2; modua; mota)

Datuak_1: lehen erregistroko mendeko datuen matrizea edo area.

Datuak_2: bigarren erregistroko mendeko datuen matrizea edo area.

Modua = 1: ilara bakarreko proba kalkulatzen du; Modua = 2 bi ilarako proba kalkulatzen du.

Mota: Egin beharreko T-testaren mota. 1 motak binakatua adierazten du. 2 motak, berriz, bariantza berdineko bi lagin (homozedastikoa). 3 motak, azkenik, bariantza desberdineko bi lagin (heterozedastikoa).

Adibidea

=T.TEST(A1:A50;B1:B50;2;2)

TDIST

T banaketa ematen du.

Sintaxia

TDIST(zenbakia; askatasun_graduak; modua)

Zenbakia: T banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Modua = 1: ilara bakarreko proba ematen du; Modua = 2 bi ilarako proba ematen du.

Adibidea

=TDIST(12;5;1)

TINV

T banaketaren alderantzizkoa kalkulatzen du.

Sintaxia

TINV(zenbakia; askatasun_graduak)

Zenbakia: bi ilarako T banaketari dagokion probabilitatea.

Askatasun_graduak: T banaketaren askatasun-graduen kopurua.

Adibidea

=TINV(0,1;6): 1,94 ematen du

TTEST

Student-en T-testari dagokion probabilitatea ematen du.

Sintaxia

TTEST(datuak_1; datuak_2; modua; mota)

Datuak_1: lehen erregistroko mendeko datuen matrizea edo area.

Datuak_2: bigarren erregistroko mendeko datuen matrizea edo area.

Modua = 1: ilara bakarreko proba kalkulatzen du; Modua = 2 bi ilarako proba kalkulatzen du.

Mota: Egin beharreko T-testaren mota. 1 motak binakatua adierazten du. 2 motak, berriz, bariantza berdineko bi lagin (homozedastikoa). 3 motak, azkenik, bariantza desberdineko bi lagin (heterozedastikoa).

Adibidea

=TTEST(A1:A50;B1:B50;2;2)

VAR

Lagin baten bariantza kalkulatzen du.

Sintaxia

VAR(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VAR(A1:A50)

VARA

Bariantza kalkulatzen du lagin batean oinarrituta. Testuaren balioa 0 da.

Sintaxia

VARA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo areak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=VARA(A1:A50)

VARP

Lagin baten bariantza kalkulatzen du.

Sintaxia

VAR.S(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoan oinarritutako lagina adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VAR(A1:A50)

VARP

Bariantza kalkulatzen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

VARP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VARP(A1:A50)

VARP

Bariantza kalkulatzen du populazio osoan oinarrituta.

Sintaxia

VAR.P(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2, ..., Zenbakia30: Populazio osoa adierazten duten zenbakizko balioak edo barrutiak dira.

Adibidea

=VARP(A1:A50)

VARPA

Bariantza kalkulatzen du populazio osoan oinarrituta. Testuaren balioa 0 da.

Sintaxia

VARPA(Balioa1; Balioa2; ...; Balioa30)

Balioa1, Balioa2, ..., Balioa30: Populazio osotik eratorritako lagina adierazten duten balioak edo areak dira. Testuaren balioa 0 da.

Adibidea

=VARPA(A1:A50)

WEIBULL

Weibull-en banaketaren balioak ematen ditu.

Weibull banaketa probabilitate-banaketa jarraitu bat da, Alfa > 0 (forma) eta Beta > 0 (eskala) parametroak dituena.

C 0 bada, WEIBULL funtzioak probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatuko du.

C 1 bada, WEIBULL funtzioak banaketa metatuaren funtzioa kalkulatuko du.

Sintaxia

WEIBULL(zenbakia; alfa; beta; C)

Zenbakia: Weibull-en banaketa kalkulatu behar zaion balioa.

Alfa: Weibull banaketaren forma-parametroa da.

Beta: Weibull banaketaren eskala-parametroa da.

C funtzioaren mota adierazten du.

Adibidea

=WEIBULL(2;1;1;1) funtzioak 0,86 ematen du.

Ikus, baita ere, wiki orria.

WEIBULL.DIST