Osagarri-funtzioak, analisi-funtzioen zerrendaren bigarren zatia

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Osagarria kategoria


IMABS

Zenbaki konplexu baten balio absolutua izango da emaitza.

Sintaxia

IMABS("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMABS("5+12j"): 13 ematen du.

IMCOS

Zenbaki konplexu baten kosinua ematen du.

IMCOSH

Zenbaki konplexu baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

IMCOT

Zenbaki konplexu baten kotangentea ematen du.

IMCSC

Zenbaki konplexu baten kosekantea ematen du.

IMCSCH

Zenbaki konplexu baten kosekante hiperbolikoa ematen du.

IMSEC

Zenbaki konplexu baten sekantea ematen du.

IMSECH

Zenbaki konplexu baten sekante hiperbolikoa ematen du.

IMSIN

Zenbaki konplexu baten sinua ematen du.

IMSINH

Zenbaki konplexu baten sinu hiperbolikoa ematen du.

IMTAN

Zenbaki konplexu baten tangentea ematen du.

COMPLEX

Koefiziente erreal batetik eta koefiziente irudikari batetik abiatuta sortutako zenbaki konplexu bat izango da emaitza.

Sintaxia

COMPLEX(zati erreala;zati irudikaria;atzizkia)

Zati erreala: zenbaki konplexuaren koefiziente erreala.

Zati irudikaria: zenbaki konplexuaren koefiziente irudikaria.

Atzizkia: aukera zerrenda bat, "i" edo "j".

Adibidea

=COMPLEX(3;4;"j"): 3+4j ematen du.

CONVERT

Balio bat bihurtzen du neurri-unitate batetik beste neurri-unitate batera. Sartu neurri-unitateak zuzenean testu gisa komatxo artean edo erreferentzia gisa. Neurri-unitateak gelaxketan sartzen badituzu, erabat bat etorri-behar dute ondorengo zerrendarekin (maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu): Adibidez, l minuskula bat sartzeko (litro adierazteko) gelaxka batean, sartu apostrofoa justu l letraren aurrean.

Propietatea

Unitateak

Pisua

g, sg, lbm, u, ozm, stone, ton, grain, pweight, hweight, shweight, brton

Luzera

m, mi, Nmi, in, ft, yd, ang, Pica, ell, parsec, argi-urtea, survey_mi

Ordua

urtea, eguna, ordua, min, seg, s

Presioa

Pa, atm, at, mmHg, Torr, psi

Indarra

N, dyn, dy, lbf, pond

Energia

J, e, c, cal, eV, ev, HPh, Wh, wh, flb, BTU, btu

Potentzia

W, w, HP, PS

Eremu-intentsitatea

T, ga

Tenperatura

C, F, K, kel, Reau, Rank

Bolumena

l, L, lt, tsp, tbs, oz, cup, pt, us_pt, qt, gal, m3, mi3, Nmi3, in3, ft3, yd3, ang3, Pica3, upela, bushel, regton, Schooner, Middy, Glass

Azalera

m2, mi2, Nmi2, in2, ft2, yd2, ang2, Pica2, Morgen, ar, acre, ha

Abiadura

m/s, m/seg, m/h, mph, kn, admkn

Informazioa

bit, byte


Letra lodian dauden neurri-unitateek aurretik aurrizki-karaktere bat eraman dezakete. Aurrizkien zerrenda:

Aurrizkia

Biderkatzailea

Y (yotta)

10^24

Z (zetta)

10^21

E (exa)

10^18

P (peta)

10^15

T (tera)

10^12

G (giga)

10^9

M (mega)

10^6

k (kilo)

10^3

h (hekto)

10^2

e (deka)

10^1

d (dezi)

10^-1

c (zenti)

10^-2

m (milli)

10^-3

u (mikro)

10^-6

n (nano)

10^-9

p (piko)

10^-12

f (femto)

10^-15

a (atto)

10^-18

z (zepto)

10^-21

y (yokto)

10^-24


"Bit" eta "byte" informazio-unitateen aurretik IEC 60027-2 / IEEE 1541 aurrizki hauetako bat ere ager daiteke:

ki kibi 1024

Mi mebi 1048576

Gi gibi 1073741824

Ti tebi 1099511627776

Pi pebi 1125899906842620

Ei exbi 1152921504606850000

Zi zebi 1180591620717410000000

Yi yobi 1208925819614630000000000

Ohar-ikonoa

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

CONVERT(Zenbakia; "Unitatetik"; "Unitatera")

Zenbakia: bihurtu beharreko zenbakia da.

Unitatetik: bihurketa zein unitatetatik egingo den zehazten du.

Unitatera: bihurketa zein unitatetara egingo den zehazten du. Bi unitateek berdinak izan behar dute.

Adibideak

=CONVERT(10;"HP";"PS") : 10,14 ematen du, bi dezimaletara biribilduta. 10 HP berdin 10,14 PS.

=CONVERT(10;"km";"mi"): 6,21 ematen du, bi dezimaletara biribilduta. 10 kilometro berdin 6,21 milia. k da 10^3 faktorearentzako onartutako aurrizki-karakterea.

FACTDOUBLE

Zenbaki baten faktorial bikoitza ematen du.

Sintaxia

FACTDOUBLE(zenbakia)

zenbakia ematen du !!, zenbakiaren faktorial bikoitza; zenbakia osoko zenbaki bat da hor, zeroren berdina edo handiagoa.

Zenbaki bikoitiekin, FACTDOUBLE(n) funtzioak ematen du:

2*4*6*8* ... *n

Zenbaki bakoitiekin, FACTDOUBLE(n) funtzioak hau ematen du:

1*3*5*7* ... *n

FACTDOUBLE(0) funtzioak 1 ematen du definizioz.

Adibidea

=FACTDOUBLE(5): 15 ematen du.

=FACTDOUBLE(6): 48 ematen du.

=FACTDOUBLE(0): 1 ematen du.

IMAGINARY

Zenbaki konplexu baten koefiziente irudikaria izango da emaitza.

Sintaxia

IMAGINARY("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMAGINARY("4+3j"): 3 ematen du.

IMARGUMENT

Zenbaki konplexu baten argumentua (phi angelua) izango da emaitza.

Sintaxia

IMARGUMENT("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMARGUMENT("3+4j"): 0,927295 ematen du.

IMCONJUGATE

Zenbaki konplexu baten osagarri konplexu konjugatua izango da emaitza.

Sintaxia

IMCONJUGATE("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMCONJUGATE("1+j"): 1-j ematen du.

IMDIV

Bi zenbaki konplexuren zatiketa izango da emaitza.

Sintaxia

IMDIV("Zenbakitzailea"; "Izendatzailea")

Zenbakitzailea, Izendatzailea "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMDIV("-238+240i";"10+24i"): 5+12i ematen du.

IMEXP

e-ren berretura zenbaki konplexuarekin izango da emaitza. e konstantearen balioa 2,71828182845904 da gutxi gorabehera.

Sintaxia

IMEXP("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMEXP("1+j"): 1,47+2,29j (biribilduta) ematen du.

IMLN

Emaitza zenbaki konplexu baten logaritmo naturala (e oinarrikoa) izango da. e konstantearen balioa 2,71828182845904 da gutxi gorabehera.

Sintaxia

IMLN("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMLN("1+j"): 0,35+0,79j (biribilduta) ematen du.

IMLOG10

Emaitza zenbaki konplexu baten logaritmo arrunta (10 oinarrikoa)izango da.

Sintaxia

IMLOG10("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMLOG10("1+j"): 0,15+0,34j (biribilduta) ematen du.

IMLOG2

Zenbaki konplexu baten logaritmo bitarra izango da emaitza.

Sintaxia

IMLOG2("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMLOG2("1+j"): 0,50+1,13j (biribilduta) ematen du.

IMPOWER

Emaitza da ZenbakiKonplexua Zenbakia baliora berretuta.

Sintaxia

IMPOWER("ZenbakiKonplexua"; Zenbakia)

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Zenbakia: berretzailea da.

Adibidea

=IMPOWER("2+3i";2): -5+12i ematen du.

IMPRODUCT

Gehienez 29 zenbaki konplexuren biderkadura izango da emaitza.

Sintaxia

IMPRODUCT("ZenbakiKonplexua"; "ZenbakiKonplexua1";...)

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMPRODUCT("3+4j";"5-3j"): 27+11j ematen du.

IMREAL

Zenbaki konplexu baten koefiziente erreala izango da emaitza.

Sintaxia

IMREAL("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMREAL("1+3j"): 1 ematen du.

IMSQRT

Zenbaki konplexu baten erro karratua izango da emaitza.

Sintaxia

IMSQRT("ZenbakiKonplexua")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMSQRT("3+4i"): 2+1i ematen du.

IMSUB

Bi zenbaki konplexuren kenketa izango da emaitza.

Sintaxia

IMSUB("ZenbakiKonplexua1"; "ZenbakiKonplexua2")

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMSUB("13+4j";"5+3j"): 8+j ematen du.

IMSUM

Gehienez 29 zenbaki konplexuren batuketa izango da emaitza.

Sintaxia

IMSUM("ZenbakiKonplexua1"; "ZenbakiKonplexua2";...)

ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.

Adibidea

=IMSUM("13+4j";"5+3j"): 18+7j ematen du.

OCT2BIN

Sartutako zenbaki zortzitarrari dagokion zenbaki bitarra izango da emaitza.

Sintaxia

OCT2BIN(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki zortzitarra da. Zenbakiak 10 zifra izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da; ondorengo bit-ek balioa ematen dute. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=OCT2BIN(3;3): 011 ematen du.

OCT2DEC

Sartutako zenbaki zortzitarrari dagokion zenbaki hamartarra izango da emaitza.

Sintaxia

OCT2DEC(zenbakia)

Zenbakia: zenbaki zortzitarra da. Zenbakiak 10 zifra izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da; ondorengo bit-ek balioa ematen dute. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Adibidea

=OCT2DEC(144): 100 ematen du.

OCT2HEX

Sartutako zenbaki zortzitarrari dagokion zenbaki hamaseitarra izango da emaitza.

Sintaxia

OCT2HEX(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki zortzitarra da. Zenbakiak 10 zifra izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da; ondorengo bit-ek balioa ematen dute. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=OCT2HEX(144;4): 0064 ematen du.