Osagarri-funtzioak, analisi-funtzioen zerrendaren lehen zatia

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Osagarria kategoria


BESSELI

Lehen motako ln(x) Bessel-en funtzio aldatua kalkulatzen du.

Sintaxia

BESSELI(x;n)

x: funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko den balioa.

N SUMIFS positibo bat da (N >= 0), ln(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena

Adibideak

=BESSELI(3,45, 4) funtzioak 0,651416873060081 ematen du

=BESSELI(3,45, 4,333): 0,651416873060081 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.

=BESSELI(-1, 3): -0,022168424924332 ematen du

BESSELJ

Lehen motako Jn(x) Bessel-en funtzio aldatua (zilindro-funtzioa) kalkulatzen du.

Sintaxia

BESSELJ(x;n)

x: funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko den balioa.

N osoko zenbaki positibo bat da (N >= 0), Jn(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena

Adibideak

=BESSELJ(3,45, 4): 0,196772639864984 ematen du

=BESSELJ(3,45, 4,333): 0,196772639864984 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.

=BESSELJ(-1, 3): -0,019563353982668 ematen du

BESSELK

Bigarren motako Kn(x) Bessel-en funtzio aldatua kalkulatzen du.

Sintaxia

BESSELK(x;n)

x balio positibo hertsia da (X > 0), funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.

N osoko zenbaki positibo bat da (N >= 0), Kn(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena

Adibideak

=BESSELK(3,45, 4): 0,144803466373734 ematen du

=BESSELK(3,45, 4,333): 0,144803466373734 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.

=BESSELK(0, 3): Err:502 ematen du – baliogabeko argumentua (X=0)

BESSELY

Bigarren motako Yn(x) Bessel-en funtzio aldatua kalkulatzen du.

Sintaxia

BESSELY(x;n)

x balio positibo hertsia da (X > 0), funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.

N osoko zenbaki positibo bat da (N >= 0), Yn(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena

Adibideak

=BESSELY(3,45, 4): -0,679848116844476 ematen du

=BESSELY(3,45, 4,333): 0,679848116844476 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.

=BESSELY(0, 3): Err:502 ematen du – baliogabeko argumentua (X=0)

BIN2DEC

Sartutako zenbaki bitarrari dagokion zenbaki hamartarra izango da emaitza.

Sintaxia

BIN2DEC (zenbakia)

Zenbakia: zenbaki bitarra. Zenbakiak 10 zifra (bit) izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Adibidea

=BIN2DEC(1100100) funtzioak 100 ematen du.

BIN2HEX

Sartutako zenbaki bitarrari dagokion zenbaki hamaseitarra izango da emaitza.

Sintaxia

BIN2HEX(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki bitarra. Zenbakiak 10 zifra (bit) izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=BIN2HEX(1100100;6) funtzioak 000064 ematen du.

BIN2OCT

Sartutako zenbaki bitarrari dagokion zenbaki zortzitarra izango da emaitza.

Sintaxia

BIN2OCT(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki bitarra. Zenbakiak 10 zifra (bit) izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=BIN2OCT(1100100;4) funtzioak 0144 ematen du.

DEC2BIN

Sartutako -512 eta 511 arteko zenbaki hamartarrari dagokion zenbaki bitarra izango da emaitza.

Sintaxia

DEC2BIN(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki hamartarra. Zenbakia negatiboa bada, funtzioak 10 karaktereko zenbaki bitar bat emango du. Bit esanguratsuena ikurrarena da; gainerako 9 bit-ek balioa itzultzen dute.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=DEC2BIN(100;8) funtzioak 01100100 ematen du.

DEC2HEX

Sartutako zenbaki hamartarrari dagokion zenbaki hamaseitarra izango da emaitza.

Sintaxia

DEC2HEX(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki hamartarra. Zenbakia negatiboa bada, funtzioak 10 karaktereko zenbaki hamaseitar bat emango du (40 bit). Bit esanguratsuena ikurrarena da; gainerako 39 bit-ek balioa itzultzen dute.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=DEC2HEX(100;4) funtzioak 0064 ematen du.

DEC2OCT

Sartutako zenbaki hamartarrari dagokion zenbaki zortzitarra izango da emaitza.

Sintaxia

DEC2OCT(zenbakia; zifrak)

Zenbakia: zenbaki hamartarra. Zenbakia negatiboa bada, funtzioak 10 karaktereko zenbaki zortzitar bat emango du (30 bit). Bit esanguratsuena ikurrarena da; gainerako 29 bit-ek balioa itzultzen dute.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=DEC2OCT(100;4) funtzioak 0144 ematen du.

DELTA

Emaitza TRUE (1) izango da, argumentu gisa emandako bi zenbakiak baliokideak badira; bestela, FALSE (0) izango da.

Sintaxia

DELTA(Zenbakia1; Zenbakia2)

Adibidea

=DELTA(1;2) funtzioak 0 ematen du.

ERF

Gauss-en errore-integralaren balioak ematen ditu.

Sintaxia

ERF(behe-muga;goi-muga)

behe_muga: integralaren behemuga da.

Goi-muga: integralaren goi-muga (aukerakoa). Balioa falta bada, kalkulua 0 eta behe-mugaren artean egingo da.

Adibidea

=ERF(0;1) funtzioak 0,842701 ematen du.

ERF.PRECISE

Gauss-en errore-integralaren balioak ematen ditu, 0 eta emandako mugaren artekoak.

Sintaxia

ERF.PRECISE(BehekoMuga)

BehekoMuga integralaren muga da. Kalkulua 0 eta muga horren artean egiten da.

Adibidea

=ERF.PRECISE(1) funtzioak 0,842701 ematen du.

ERFC

Gauss-en errore-integralaren balio osagarriak ematen ditu, x eta infinituren artekoak.

Sintaxia

ERFC(behe-muga)

behe_muga: integralaren behemuga da.

Adibidea

=ERFC(1) funtzioak 0,157299 ematen du.

ERFC.PRECISE

Gauss-en errore-integralaren balio osagarriak ematen ditu, x eta infinituren artekoak.

Sintaxia

ERFC.PRECISE(BehekoMuga)

BehekoMuga: integralaren beheko muga da.

Adibidea

=ERFC.PRECISE(1) funtzioak 0,157299 ematen du.

GESTEP

Emaitza 1 izango da, Zenbakia Urratsa baino handiagoa edo berdina bada.

Sintaxia

GESTEP(zenbakia; urratsa)

Adibidea

=GESTEP(5;1) funtzioak 1 ematen du.

HEX2BIN

Sartutako zenbaki hamaseitarrari dagokion zenbaki bitarra izango da emaitza.

Sintaxia

HEX2BIN(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki hamaseitarra. Zenbakiak 10 zifra izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da; ondorengo bit-ek balioa itzultzen dute. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=HEX2BIN(6a;8) funtzioak 01101010 ematen du.

HEX2DEC

Sartutako zenbaki hamaseitarrari dagokion zenbaki hamartarra izango da emaitza.

Sintaxia

HEX2DEC(zenbakia)

Zenbakia: zenbaki hamaseitarra. Zenbakiak 10 zifra izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da; ondorengo bit-ek balioa itzultzen dute. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Adibidea

=HEX2DEC(6a) funtzioak 106 ematen du.

HEX2OCT

Sartutako zenbaki hamaseitarrari dagokion zenbaki zortzitarra izango da emaitza.

Sintaxia

HEX2OCT(zenbakia;zifrak)

Zenbakia: zenbaki hamaseitarra. Zenbakiak 10 zifra izango ditu gehienez. Bit esanguratsuena ikurrarena da; ondorengo bit-ek balioa itzultzen dute. Zenbaki negatiboak biren arteko osagarri gisa sartzen dira.

Zifrak: irteerako zifren kopurua.

Adibidea

=HEX2OCT("6a";4) funtzioak 0152 ematen du.