LibreOffice Calc-en programatzeko osagarria

Abisu-ikonoa

Osagarrien bidez Calc hedatzeko metodoa azaltzen da jarraian, baina zaharkituta dago. Dena den, interfazeak oraindik ere baliozkoak dira eta horiei buruzko laguntza teknikoa ere eskaintzen da, lehendik dauden osagarriekiko bateragarritasuna bermatzeko, baina osagarri berriak programatzeko, API funtzio berriak erabili behar zenituzke.


LibreOffice Calc osagarriekin heda daiteke; programatzeko kanpoko modulu hauekin kalkulu-orriekin lan egiteko funtzio osagarriak gehitzen zaizkio Calc aplikazioari. Funtzioen morroian aurkituko duzu funtzioen zerrenda, Osagarria kategorian. Zuk zeuk programatu nahi baduzu osagarri bat, begiratu hemen zein funtzio esportatu behar dituen , osagarriak behar bezala eransteko.

LibreOffice suiteak konfigurazioan definitutako osagarrien karpetan bilatzen du egokirik badagoen. LibreOffice suiteak ezagutzeko, propietate jakin batzuk eduki behar ditu, jarraian azaltzen den bezala. Argibide hauekin zure osagarriak programatu ahal izango dituzu LibreOffice Calc-eko funtzioen morroirako.

Osagarrien kontzeptua

Osagarrien (ingelesez 'add-in') liburutegi bakoitzak funtzio batzuk eskaintzen ditu. Funtzio horietako batzuk xede administratiboetarako erabiltzen dira. Edozein izen aukera dezakezu zeure funtzioentzat. Dena den, zenbait arau jarraitu behar dituzte parametroak pasatzeari dagokionez. Izenak ipintzeko eta dei egiteko konbentzio desberdinak daude plataformen arabera.

ren funtzioak

Gutxienez, GetFunctionCount eta GetFunctionData funtzio administratiboek hor egon behar dute. Horiek erabiliz, funtzioak, parametro motak eta itzultzeko balioak determina daitezke. Emaitza balio gisa, Double eta String motak onartzen dira. Parametro gisa, gainera, Double Array, String Array eta Cell Array gelaxka-areak onartzen dira.

Parametroak erreferentzia bidez pasatzen dira. Hortaz, balio horiek aldatzea ezinezkoa da funtsean. Nolanahi ere, hori ez da onartzen LibreOffice Calc-en, ez baitu zentzurik kalkulu-orrietan.

Liburutegiak birkarga daitezke exekuzioan zehar, eta funtzio administratiboek liburutegi horien edukiak azter ditzakete. Funtzio bakoitzari dagokionez, informazioa erabilgarri egongo da kopurua eta mota parametroei buruz, barneko eta kanpoko funtzioei buruz, eta zenbaki administratiboa ere bai.

Funtzioei sinkronikoki dei egiten zaie eta berehala itzultzen dituzte emaitzak. Denbora errealeko funtzioak (funtzio asinkronoak) ere posible dira; dena den, hemen ez dugu xehetasunik emango, oso konplexuak baitira.

Interfazeari buruzko informazio orokorra

LibreOffice Calc-en erantsitako osagarri-funtzio bateko parametroen gehieneko kopurua 16 da: itzultzeko balio bat eta funtzioen sarrerako 15 parametro gehienez.

Honela definitzen dira datu motak:

Datu motak

Definizioa

CALLTYPE

Windowsen: FAR PASCAL (_far _pascal)

Bestelakoetan: lehenetsia (sistema eragilearen lehenespen espezifikoa)

USHORT

2 byte-ko osoko zenbaki sinatu gabea

DOUBLE

Plataformari lotutako 8 byte-ko formatua

Paramtype

Plataformari lotua, int gisa

PTR_DOUBLE =0, double baten erakuslea

PTR_STRING =1, zeroz amaitutako karaktere-kate baten erakuslea

PTR_DOUBLE_ARR =2, double motako matrize baten erakuslea

PTR_STRING_ARR =3, string motako matrize baten erakuslea

PTR_CELL_ARR =4, cell motako matrize baten erakuslea

NONE =5


funtzioak

dei egiten zaien funtzioei buruzko azalpena aurkituko duzu jarraian.

funtzio guztietan aplikatzen da honako hau:

void CALLTYPE fn(out, in1, in2, ...)

Irteera: Emaitzaren balioa

Sarrera: (double&, char*, double*, char**, gelaxka-area) motetako edozein zenbaki, kontuan izanda hor double motako matrize, string motako matrize edo cell motako matrize bat izango dela Gelaxka-area.

GetFunctionCount()

Erreferentzia-parametroaren kudeaketa-funtziorik gabeko funtzioen kopurua ematen du. Funtzio bakoitzak 0 eta nCount-1 bitarteko zenbaki bakar bat dauka. Gero zenbaki hori beharko da GetFunctionData eta GetParameterDescription funtzioentzat.

Sintaxia

void CALLTYPE GetFunctionCount(USHORT& nCount)

Parametroa

USHORT &nCount:

Irteera: Aldagai baten erreferentzia; aldagai horrek osagarri-funtzioen kopurua edukiko du. Adibidez: Osagarri-elementuak 5 funtzio ematen baditu LibreOffice Calc-entzat, orduan nCount=5.

GetFunctionData()

Osagarri-funtzio bati buruzko informazio esanguratsu guztia zehazten du.

Sintaxia

void CALLTYPE GetFunctionData(USHORT& nNo, char* pFuncName, USHORT& nParamCount, Paramtype* peType, char* pInternalName)

Parametroa

USHORT& nNo:

Sarrera: 0 eta nCount-1 arteko funtzioa, biak barne.

char* pFuncName:

Irteera: Funtzio-izena programatzaileak ikusten duen bezala, izendatzen den bezala. Izen horrek ez du determinatzen Funtzioen morroian erabilitako izena.

USHORT& nParamCount:

Irteera: Osagarri-funtzioko parametroen kopurua. Kopuru horrek 0 baino handiagoa izan behar du, beti baitago emaitza-balio bat; gehieneko balioa 16 da.

Paramtype* peType:

Irteera: Zehazki Paramtype motako 16 aldagaien matrize baten erakuslea. Lehen nParamCount sarrerak parametro mota egokiarekin betetzen dira.

char* pInternalName:

Irteera: Funtzioaren izena erabiltzaileak ikusten duen bezala, Funtzioen morroian agertzen den bezala. Umlaut-ak izan ditzake.

pFuncName eta pInternalName parametroak char matrizeak dira; 256 tamainarekin inplementatzen dira LibreOffice Calc-en.

GetParameterDescription()

Osagarri-funtzioaren eta bere parametroen azalpen labur bat ematen du. Nahi izanez gero, Funtzioen morroian funtzioen eta parametroen azalpen bat erakusteko erabil daiteke funtzio hau.

Sintaxia

void CALLTYPE GetParameterDescription(USHORT& nNo, USHORT& nParam, char* pName, char* pDesc)

Parametroa

USHORT& nNo:

Sarrera: Funtzioaren zenbakia liburutegian; 0 eta nCount-1 artekoa izan behar du.

USHORT& nParam:

Sarrera: Zein parametrori buruzko azalpena ematen den azaltzen du; parametroak 1en hasten dira. nParam 0 bada, azalpena bera pDesc-en emango dela suposatzen da; kasu horretan, pName-k ez du inolako esanahirik.

char* pName:

Irteera: izenaren edo motaren parametroa hartzen du; adibidez, "Zenbakia" edo "Karaktere-katea" edo "Data" hitza, etab. LibreOffice Calcen char[256] inplementatzen da.

char* pDesc:

Irteera: Parametroaren azalpena hartzen du, adibidez, "Unibertsoa kalkulatzeko erabiliko den balioa." LibreOffice Calc-en char[256] gisa inplementatzen da.

pName eta pDesc char matrizeak dira; LibreOffice Calc-en 256 tamainarekin inplementatuak. Kontuan izan Funtzioen morroian erabilgarri dagoen lekua mugatua dela eta 256 karaktereak ezin direla osorik erabili.

Gelaxka-areak

Ondorengo taulan azaltzen da, besteak beste, zein datu-egitura eman behar dituen kanpoko programa-modulu batek gelaxka-areak pasatu ahal izateko. LibreOffice Calc-ek hiru matrize mota desberdintzen ditu, datu motaren arabera.

Double motako matrizea

Parametro gisa, Number/Double motako balioak dituen gelaxka-area bat pasatu daiteke. Double motako matrize bat honela definitzen da LibreOffice Calc-en:

Offset

Izena

Azalpena

0

Col1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko zutabearen zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

2

Row1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

4

Tab1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

6

Col2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko zutabearen zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

8

Row2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

10

Tab2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

12

Kopurua

Ondorengo elementuen kopurua. Gelaxka hutsak ez dira kontatzen edo pasatzen.

14

Col

Elementuaren zutabe-zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

16

Errenkada

Elementuaren errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

18

Tab

Elementuaren taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

20

Error

Errore-zenbakia (0 balioa "no error." gisa definitua). Elementua formula-gelaxka batetik badator, errore-balioa formulak determinatzen du.

22

Balioa

8 byte-ko IEEE aldagaia, double/koma mugikorrekoa motakoa

30

...

Hurrengo elementua


String motako matrizea

Gelaxka-area bat, testu motako datu-balioak dituena eta string motako matrize gisa pasatzen dena. String motako matrize bat honela definitzen da LibreOffice Calc-en:

Offset

Izena

Azalpena

0

Col1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko zutabearen zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

2

Row1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

4

Tab1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

6

Col2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko zutabearen zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

8

Row2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

10

Tab2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

12

Kopurua

Ondorengo elementuen kopurua. Gelaxka hutsak ez dira kontatzen edo pasatzen.

14

Col

Elementuaren zutabe-zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

16

Errenkada

Elementuaren errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

18

Tab

Elementuaren taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

20

Error

Errore-zenbakia (0 balioa "no error." gisa definitua). Elementua formula-gelaxka batetik badator, errore-balioa formulak determinatzen du.

22

Len

Ondorengo karaktere-katearen luzera, itxierako 0 byte-a barne. Luzera, itxierako 0a barne, zenbaki bakoiti bat bada, bigarren 0 byte bat gehituko zaio karaktere-kateari, balio bikoitia lortzeko. Beraz, honela kalkulatzen da Len: ((StrLen+2)&~1).

24

Karaktere-katea

Karaktere-katea itxierako zero byte-arekin

24+Len

...

Hurrengo elementua


Cell motako matrizea

Testua nahiz zenbakiak dituzten gelaxka-areei dei egiteko erabiltzen dira Cell motako matrizeak. Cell motako matrize bat honela definitzen da LibreOffice Calc-en:

Offset

Izena

Azalpena

0

Col1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko zutabearen zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

2

Row1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

4

Tab1

Gelaxka-areako goi-ezkerraldeko ertzeko taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

6

Col2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko zutabearen zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

8

Row2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

10

Tab2

Gelaxka-areako behe-eskuinaldeko ertzeko taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

12

Kopurua

Ondorengo elementuen kopurua. Gelaxka hutsak ez dira kontatzen edo pasatzen.

14

Col

Elementuaren zutabe-zenbakia. Numerazioa 0n hasten da.

16

Errenkada

Elementuaren errenkada-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

18

Tab

Elementuaren taula-zenbakia; numerazioa 0n hasten da.

20

Error

Errore-zenbakia (0 balioa "no error." gisa definitua). Elementua formula-gelaxka batetik badator, errore-balioa formulak determinatzen du.

22

Mota

Gelaxka-edukiaren mota, 0 == Double, 1 == String

24

Value or Len

type == 0 bada: 8 byte-ko IEEE aldagaia, double/koma mugikorrekoa motakoa

type == 1 bada: Ondorengo karaktere-katearen luzera, itxierako 0 byte-a barne. Luzera, itxierako 0a barne, zenbaki bakoiti bat bada, bigarren 0 byte bat gehituko zaio karaktere-kateari, balio bikoitia lortzeko. Beraz, honela kalkulatzen da Len: ((StrLen+2)&~1).

26 if type==1

Karaktere-katea

type == 1 bada: Karaktere-katea itxierako zero byte-arekin

32 or 26+Len

...

Hurrengo elementua