Funtzio osagarriak

Erabilgarri dauden zenbait osagarriren funtzioen zerrenda eta azalpenak aurkituko dituzu hemen.

Osagarrien kontzeptua

Bestalde, LibreOffice Calc-eko osagarrien interfazeari buruzko azalpena ere aurkituko duzu laguntza honetan. Horrez gain, funtzio nagusiak eta beraien parametroak ere azaltzen dira ren laguntzan.

Eskainitako osagarriak

LibreOffice Calc-eko osagarrien interfazearen adibideak aurkituko dituzu LibreOffice suitean.

Analisi-funtzioak. Lehen zatia

Analisi-funtzioak. Bigarren zatia

DAYSINMONTH

Adierazitako datako hilabeteak zenbat egun dituen kalkulatzen du.

Sintaxia

DAYSINMONTH(data)

Data: Kontsultatu nahi den urteko hilabete jakin bateko edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en ezarpen lokalen arabera.

Adibidea

=DAYSINMONTH(A1) funtzioak 29 egun emango du, A1 gelaxkak 68/02/17 badauka, hau da, 1968ko otsaileko baliozko data bat.

DAYSINYEAR

Adierazitako datako urteak zenbat egun dituen kalkulatzen du.

Sintaxia

DAYSINYEAR(data)

Data: urte horretako edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en ezarpen lokalen arabera.

Adibidea

=DAYSINYEAR(A1) funtzioak 366 egun ematen du, A1 gelaxkak 68/02/29 data badauka, hau da, 1968 urteko baliozko data bat.

ISLEAPYEAR

Urte bat bisurtea den zehazten du. Hala bada, funtzioak 1 (TRUE) balioa emango du; ez bada, 0 (FALSE) emango du.

Sintaxia

ISLEAPYEAR(Data)

Data: Sartutako data bisurte bati dagokion edo ez zehazten du. 'Data' parametroak baliozko data bat izan behar du.

Adibidea

=ISLEAPYEAR(A1) funtzioak 1 emango du, A1 gelaxkak 68/02/29 data baldin badauka, hau da, 1968ko otsailaren 29a, baliozko data zure ezarpen lokalaren arabera.

=ISLEAPYEAR(DATE(1968;2;29)) edo =ISLEAPYEAR("1968-02-29") ere erabili daiteke, data-katea ISO 8601 notazioan emanda.

Ez erabili inoiz ISLEAPYEAR(2/29/68), lehendabizi 2 zati 29 zati 68 eragiketa kalkulatuko bailuke, eta ondoren emaitz horri ISLEAPYEAR funtzioa aplikatuz kalkulua egingo luke, zenbaki txiki hori hartuta serieko data-zenbaki gisa.

MONTHS

Bi dataren artean zenbat hilabete dauden kalkulatzen du.

Sintaxia

MONTHS(hasiera-data, amaiera-data, mota)

Datuak_1: lehen datu multzoa da.

Datuak_2: bigarren datu multzoa da.

Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (egutegiko hilabeteak).

ROT13

Karaktere-kate bat zifratzen du karaktereak 13 toki aldatuz alfabetoan. Z letraren ondoren, berriro hasten da alfabetoa (errotazioa). Emaitza gisa lortutako kodeari berriro zifratzeko funtzioa aplikatzen badiozu, testua deszifratu egin dezakezu.

Sintaxia

ROT13(testua)

Testua: Sartu zifratu nahi duzun karaktere-katea. ROT13(ROT13(testua)) funtzioak kodea deszifratzen du.

WEEKS

Bi dataren artean zenbat aste dauden kalkulatzen du.

Sintaxia

WEEKS(hasiera-data, amaiera-data, mota)

Datuak_1: lehen datu multzoa da.

Datuak_2: bigarren datu multzoa da.

Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (aste kopurua).

WEEKSINYEAR

Data horren urteko aste kopurua kalkulatzen du. Aste kopurua honela definitzen da: bi urte harrapatzen dituen astea bada, aste horretako egun gehienak gertatzen diren urteari gehitzen zaio astea.

Sintaxia

WEEKSINYEAR(data)

Data: urte horretako edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en ezarpen lokalen arabera.

Adibidea

WEEKSINYEAR(A1) funtzioak 53 ematen du, A1 gelaxkak 70/02/17 data badauka, hau da, 1970 urteko baliozko data bat.

YEARS

Bi dataren artean zenbat urte dauden kalkulatzen du.

Sintaxia

YEARS(hasiera-data, amaiera-data, mota)

Datuak_1: lehen datu multzoa da.

Datuak_2: bigarren datu multzoa da.

Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (egutegiko urteak).

Osagarriak LibreOffice APIaren bidez

Osagarriak LibreOffice APIaren bidez ere inplementa daitezke.