Funtzio matematikoak

Kategoria honetan Calc-en funtzio matematikoak aurkituko dituzu. Funtzioen morroia irekitzeko, aukeratu Txertatu - Funtzioa.

AGGREGATE

Funtzio honek barrutian egindako kalkuluen emaitza agregatua ematen du. Behean zerrendatutako agregazio-funtzioak erabili daitezke. Agregazio-funtzioak ahalbidetzen du ezkutuko errenkadak, erroreak SUBOTAL eta beste AGGREGATE funtzio batzuen emaitzak ez ikustea kalkulua egitean.

RAWSUBTRACT

Zenbaki multzo baten kenketa egiten du eta emaitza biribiltze-errore txikiak ezabatu gabe ematen du.

COLOR

Hiru kolorez (gorria, berdea eta urdina) eta alfa kanalez, RGBA kolore-sisteman, osatutako konbinazio baten bidez kalkulatutako zenbakizko balio bat ematen du. Emaitza ordenagailua erabiltzen ari den kolore-sistemaren araberakoa da.

SUMIFS

Barruti anitzetan irizpide anitz betetzen dituzten gelaxketako balioen batuketa ematen du.

ABS

Zenbakiaren balio absolutua ematen du.

Sintaxia

ABS(Zenbakia)

Zenbakia: balio absolutua eman behar zaion zenbakia.

Adibidea

=ABS(-56) funtzioak 56 ematen du.

=ABS(12) funtzioak 12 ematen du.

=ABS(0) funtzioak 0 ematen du.

ACOS

Zenbaki baten alderantzizko kosinu trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ACOS(Zenbakia)

Zenbakiaren arku kosinu trigonometrikoa ematen du, hau da, Zenbakia kosinutzat duen angelua (radianetan). 0 eta PI bitarteko angelua emango du.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ACOS(-1) funtzioak 3,14159265358979 (PI radian) itzultzen du

=DEGREES(ACOS(0,5)): 60 ematen du. 60 graduren kosinua 0,5 da.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ACOSH

Zenbaki baten arku kosinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ACOSH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakiaren arku kosinu hiperbolikoa ematen du, hau da, kosinu hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Zenbakiak 1 baino handiagoa edo berdina izan behar du.

Adibidea

=ACOSH(1) funtzioak 0 ematen du.

=ACOSH(COSH(4)) funtzioak 4 ematen du emaitza gisa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ACOT

Zenbakiaren arku kotangentea ematen du.

Sintaxia

ACOT(Zenbakia)

Zenbakiaren arku kotangente trigonometrikoa ematen du, hau da, kotangentetzat Zenbakia duen angelua (radianetan). Ematen duen angelua 0 eta PI bitartekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ACOT(1) funtzioak 0,785398163397448 (PI/4 radian) balioa itzultzen du.

=DEGREES(ACOT(1)): 45 ematen du. 45 graduren tangentea 1 da.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ACOTH

Zenbakiaren arku kotangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ACOTH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakiaren arku kotangente hiperbolikoa ematen du, hau da, kotangente hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Errore bat emango du Zenbakia -1 eta 1 bitartekoa bada, biak barne.

Adibidea

=ACOTH(1,1): 1,1 zenbakiaren arku hiperboliko kotangentea ematen du, 1,52226 gutxi gorabehera.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ASIN

Zenbaki baten arku sinu trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ASIN (Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakiaren arku sinu trigonometrikoa ematen du, hau da, sinutzat Zenbakia duen angelua (radianetan). Ematen duen angelua -PI/2 eta +PI/2 artekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ASIN(0) funtzioak 0 ematen du.

=ASIN(1): 1,5707963267949 (PI/2 radian) ematen du.

=DEGREES(ASIN(0,5)): 30 ematen du. 30 graduren sinua 0,5 da.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ASINH

Zenbaki baten alderantzizko sinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ASINH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakiaren arku sinu hiperbolikoa ematen du, hau da, sinu hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Adibidea

=ASINH(-90): -5,1929877 ematen du gutxi gorabehera.

=ASINH(SINH(4)) funtzioak 4 ematen du emaitza gisa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ATAN

Zenbaki baten arku tangente trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ATAN(Zenbakia)

Zenbakiaren arku tangente trigonometrikoa ematen du, hau da, tangentetzat Zenbakia duen angelua (radianetan). Ematen duen angelua -PI/2 eta PI/2 bitartekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ATAN(1): 0,785398163397448 (PI/4 radian) ematen du.

=DEGREES(ATAN(1)): 45 ematen du. 45 graduren tangentea 1 da.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ATAN2

Zehaztutako x eta y koordenatuen arku tangente trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ATAN2(x zenbakia; y zenbakia)

X zenbakia: x koordenatuaren balioa.

Y zenbakia: y koordenatuaren balioa.

ATAN2 funtzioak arku tangente trigonometrikoa ematen du, hau da, x ardatzaren eta X zenbakia, Y zenbakia puntutik jatorrira bitarteko marra baten arteko angelua (radianetan). Ematen duen angelua -PI eta PI artekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ATAN2(20;20): 0,785398163397448 (PI/4 radian) ematen du.

=DEGREES(ATAN2(12,3;12,3)): 45 ematen du. 45 graduren tangentea 1 da.

Ireki fitxategia adibide batekin:

ATANH

Zenbaki baten arku tangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ATANH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakiaren arku tangente hiperbolikoa ematen du, hau da, tangente hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Zenbakiak baldintza hau bete behar du: -1 < zenbakia < 1.

Adibidea

=ATANH(0) funtzioak 0 ematen du.

Ireki fitxategia adibide batekin:

CEILING

Zenbakia gora biribiltzen du, esanguraren multiplo hurbilenera.

Sintaxia

CEILING(Zenbakia, Esangura; Modua)

Zenbakia: gora biribildu beharreko balioa.

Esangura: balio horren multiplora biribilduko da gora.

Modua aukerako balioa da. 'Modua' balioa ematen bada eta zero ez den beste bat bada, eta 'Zenbakia' eta 'Esangura' negatiboak badira, biribiltzea 'Zenbakia' balio absolutuan oinarrituko da, alegia, zenbaki negatiboak zerotik urrunduta biribilduko dira. 'Modua' balioa zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatikoak zerora hurbilduta biribilduko dira.

Abisu-ikonoa

Kalkulu-orria Microsoft Excel bertsiora esportatzen bada, CEILING funtzioa Excel 2013 bertsiotik aurrera dagoen CEILING.MATH funtzio gisa esportatuko da. Kalkulu-orria Excel bertsio zaharragoetan erabiltzea pentsatu baduzu, erabili Excel 2010 bertsiotik dagoen CEILING.PRECISE edo Excel bertsio guztiekin bateragarria den CEILING.XCL. Kontuan izan azken horrek beti zerotik urrunduta biribiltzen dituela balioak.


Adibidea

=CEILING( -11; -2) funtzioak -10 ematen du

=CEILING( -11; -2; 0) funtzioak -10 ematen du

=CEILING( -11; -2; 1) funtzioak -12 ematen du

CEILING.MATH

Zenbakia gora biribiltzen du, zenbaki esanguratsuaren multiplo hurbilenera.

Sintaxia

CEILING.MATH(Zenbakia, Esangura; Modua)

Zenbakia: gora biribildu beharreko balioa.

Esangura: balio horren multiplora biribilduko da gora.

Modua aukerako balioa da. 'Modua' balioa ematen bada eta zero ez den beste bat bada, eta 'Zenbakia' eta 'Esangura' negatiboak badira, biribiltzea 'Zenbakia' balio absolutuan oinarrituko da, alegia, zenbaki negatiboak zerotik urrunduta biribilduko dira. 'Modua' balioa zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatikoak zerora hurbilduta biribilduko dira.

Abisu-ikonoa

Funtzio hau Excel 2013 edo berriagoekin bateragarritasuna bermatzeko dago.


Adibidea

=CEILING.MATH(-10;-3) funtzioak -9 ematen du

=CEILING.MATH(-10;-3;0) funtzioak -9 ematen du

=CEILING.MATH(-10;-3;1) funtzioak -12 ematen du

CEILING.PRECISE

Zenbaki bat gorantz biribiltzen du, 'Esangura' balioaren multiplo hurbilenera, kontuan hartu gabe 'Esangura' balioaren ikurra

Sintaxia

CEILING.PRECISE(Zenbakia; Esangura)

Zenbakia: gora biribildu beharreko balioa.

Esangura: balio horren multiplora biribilduko da gora.

Adibidea

=CEILING.PRECISE( -11; -2) funtzioak -10 ematen du

CEILING.XCL

Zenbakia zerotik urrutiratuta biribiltzen du, zenbaki esanguratsuaren multiplo hurbilenera.

Sintaxia

CEILING.XCL(Zenbakia; Esangura)

Zenbakia: biribildu beharreko balioa.

Esangura: balio horren multiplora biribilduko da.

Abisu-ikonoa

Funtzio hau Excel 2007 edo zaharragoekin bateragarritasuna bermatzeko dago.


Adibidea

=CEILING.XCL(1;3) funtzioak 3 ematen du

=CEILING.XCL(7;4) funtzioak 8 ematen du

=CEILING.XCL(-10;-3) funtzioak -12 ematen du

COMBIN

:Elementuen konbinazioen kopurua (errepikapenik gabe) ematen du.

Sintaxia

COMBIN(1_kopurua; 2_kopurua)

1_kopurua: elementu guztien kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektu kopurua.

COMBIN funtzioak elementuak aukeratzeko modu ordenatuen kopurua ematen du. Adibidez, 3 elementu badaude multzo batean, A, B eta C, 3 modutan aukera ditzakezu 2 elementu, hau da, AB, AC eta BC.

COMBIN funtzioak formula hau inplementatzen du: 1_kopurua!/(2_kopurua!*(1_kopurua-2_kopurua)!)

Adibidea

=COMBIN(3;2) funtzioak 3 ematen du.

COMBINA

Elementuen multzo bateko konbinazioen kopurua ematen du, errepikapenak barne.

Sintaxia

COMBINA(1_kopurua; 2_kopurua)

1_kopurua: elementu guztien kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektu kopurua.

COMBINA funtzioak elementuak aukeratzeko modu esklusiboen kopurua ematen du: aukeratzeko ordena ez da esanguratsua, eta elementuak errepikatzea onartzen da. Adibidez, 3 elementu badaude multzo batean, A, B eta C, 6 modutan aukera ditzakezu 2 elementu, hau da, AA, AB, AC, BB, BC eta CC.

COMBINA funtzioak formula hau inplementatzen du: (1_kopurua+2_kopurua-1)! / (2_kopurua!(1_kopurua-1)!)

Adibidea

=COMBINA(3;2) funtzioak 6 ematen du.

CONVERT_OOO

Balio bat bihurtzen du neurri-unitate batetik beste neurri-unitate batera. Bihurketa-faktoreak konfigurazioko zerrenda batean zehazten dira.

Garai bateko bihurketa-zerrendan Europako moneta zaharrak eta euroa agertzen ziren (ikus adibideak behean). Moneta horiek bihurtzeko EUROCONVERT funtzio berria erabiltzea gomendatzen dugu.

Sintaxia

CONVERT_OOO(balioa;"testua";"testua")

Adibidea

=CONVERT_OOO(100;"ATS";"EUR"): 100 txelin austriarren balioa eurotan ematen du.

=CONVERT_OOO(100;"EUR";"DEM"): 100 euro marko alemaniarretara bihurtzen ditu.

COS

Angeluaren (erradianetan) kosinua ematen du.

Sintaxia

COS(Zenbakia)

Zenbakiaren kosinua (trigonometrikoa) ematen du; angelua radianetan.

Angeluaren kosinua graduetan emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibideak

=COS(PI()*2): 1 ematen du, 2*PI radianen kosinua.

=COS(RADIANS(60)): 0,5 ematen du, 60 graduren kosinua.

Ireki fitxategia adibide batekin:

COSH

Zenbaki baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

COSH(Zenbakia)

Zenbaki baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=COSH(0) sartzen baduzu, 1 itzuliko du, 0ren kosinu hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

COT

Angeluaren kotangentea emango du.

Sintaxia

COT(Zenbakia)

Zenbakiaren kotangente trigonometrikoa ematen du; angelua radianetan.

Angeluaren kotangentea graduetan emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Angelu baten kotangentearen baliokidea litzateke 1 zati angeluaren tangentea.

Adibideak:

=COT(PI()/4): 1 ematen du; PI/4 radianen kotangentea.

=COT(RADIANS(45)): 1 ematen du, 45 graduren kotangentea.

Ireki fitxategia adibide batekin:

COTH

Zenbakiaren edo angeluaren kotangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

COTH(Zenbakia)

Zenbakiaren kotangente hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=COTH(1): 1en kotangente hiperbolikoa ematen du, 1,3130 gutxi gorabehera.

Ireki fitxategia adibide batekin:

CSC

Emandako angeluaren kosekantea itzultzen du (radianetan). Angelu baten kosekantea 1 zati angeluaren sinuaren baliokidea da.

Sintaxia

COSH(Zenbakia)

Zenbakiaren kosinua (trigonometrikoa) ematen du; angelua radianetan.

Angeluaren kosinua graduetan emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibideak

=CSC(PI()/4) funtzioak gutxi gora-behera 1,4142135624 itzultzen du, alegia, PI/4 radianen sinuaren alderantzizkoa.

=CSC(RADIANS(30)) funtzioak 2 ematen du, 30 graduren kosekantea.

Ireki fitxategia adibide batekin:

CSCH

Zenbaki baten kosekante hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

COSH(Zenbakia)

Zenbaki baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=CSCH(1): 0,8509181282 itzultzen du gutxi gora-behera, alegia, 1 zenbakiaren kosekante hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

DEGREES

Radianetatik gradutara bihurtzen du.

Sintaxia

DEGREES(Zenbakia)

Zenbakia: angelua (erradianetan) gradutara bihurtzeko.

Adibidea

=DEGREES(PI()): 180 gradu ematen du.

EUROCONVERT

Europako moneta zaharren eta euroaren arteko bihurketak egiten ditu.

Sintaxia

EUROCONVERT(Balioa; "Sorburu-moneta"; "helburu-moneta", doitasun_osoa, triangulazio-doitasuna)

Balioa: bihurtu beharreko moneta kopurua.

Sorburu-moneta eta helburu-moneta moneta horretatik eta moneta horretara bihurketak egiteko monetak dira. Testuzko balioak izan behar dute, monetaren laburtzapen ofizialak (adibidez, "EUR"). Tasak (euroaren arabera) Europako Batzordeak ezarri zituen.

Doitasun_osoa aukerakoa da. Zehazten ez bada edo False bada, emaitza Helburu-monetaren dezimalen arabera biribilduko da. Doitasun osoa True bada. emaitza ez da biribilduko.

Triangulazio-doitasuna aukerakoa da. Triangulazio-doitasuna zehazten bada eta >=3 bada, bihurketa triangeluar baten tarteko emaitza (moneta1,EUR,moneta2) doitasun horren arabera biribilduko da. Triangulazio-doitasuna zehazten ez bada, tarteko emaitza ez da biribilduko. Gainera, helburu-moneta "EUR" bada, Triangulazio-doitasuna triangulazioa beharko balitz bezala erabiliko da, eta EURtik EURrako bihurketa aplikatuko da.

Adibideak

=EUROCONVERT(100;"ATS";"EUR"): Austriako 100 txelin Eurotara bihurtzen ditu.

=EUROCONVERT(100;"EUR";"DEN"): 100 euro marko alemanetara bihurtzen ditu.

EVEN

Zenbaki positiboa gora biribiltzen du, osoko zenbaki bikoiti hurbilenera, eta zenbaki negatiboa behera, osoko zenbaki bikoiti hurbilenera.

Sintaxia

EVEN(zenbakia)

Zenbakia osoko zenbaki bikoiti hurbilenera gorantz biribilduta ematen du.

Adibideak

=EVEN(2,3) funtzioak 4 ematen du.

=EVEN(2) funtzioak 2 ematen du.

=ISEVEN_ADD(5) funtzioaren emaitza 0 da.

=ISEVEN_ADD(5) funtzioaren emaitza 0 da.

EXP

Funtzio honek e oinarriaren berretura kalkulatzen du. e konstantearen gutxi gorabeherako balioa 2,71828182845904 da.

Sintaxia

EXP(zenbakia)

Zenbakia: e oinarriari aplikatu beharreko berretzailea.

Adibidea

=EXP(1): 2,71828182845904 ematen du, e konstante matematikoa Calc-en zehaztasunaren arabera.

FACT

: zenbaki baten faktoriala ematen du.

Sintaxia

FACT(Zenbakika)

Zenbakia! ematen du, Zenbakiaren faktoriala, 1*2*3*4* ... * Zenbakia gisa kalkulatuta .

=FACT(0) funtzioak 1 ematen du definizioz.

Zenbaki negatibo baten faktorialak "argumentu baliogabea" errorea ematen du.

Adibidea

=FACT(3) funtzioak 6 ematen du.

=FACT(0) funtzioak 1 ematen du.

FLOOR

Zenbakia behera biribiltzen du, esanguraren multiplo hurbilenera.

Sintaxia

FLOOR(Zenbakia, Esangura; Modua)

Zenbakia: behera biribildu beharreko balioa.

Esangura: zenbakia behera, balio horren multiplora, biribilduko da

Modua aukerako balioa da. 'Modua' balioa ematen bada eta zero ez den beste bat bada, eta 'Zenbakia' eta 'Esangura' negatiboak badira, biribiltzea 'Zenbakia' balio absolutuan oinarrituko da, alegia, zenbaki negatiboak zerora hurbilduta biribilduko dira. 'Modua' balioa zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatiboak zerotik urrunduta biribilduko dira.

Abisu-ikonoa

Kalkulu-orria Microsoft Excel bertsiora esportatzen bada, FLOOR funtzioa Excel 2013 bertsiotik aurrera dagoen FLOOR.MATH funtzio gisa esportatuko da. Kalkulu-orria Excel bertsio zaharragoetan erabiltzea pentsatu baduzu, erabili Excel 2010 bertsiotik dagoen FLOOR.PRECISE edo Excel bertsio guztiekin bateragarria den FLOOR.XCL. Kontuan izan azken horrek beti zerora hurbilduta biribiltzen dituela balioak.


Adibidea

=FLOOR( -11; -2) funtzioak -12 ematen du

=FLOOR( -11; -2; 0) funtzioak -12 ematen du

=FLOOR( -11; -2; 1) funtzioak -10 ematen du

FLOOR.PRECISE

Zenbaki bat beherantz biribiltzen du, 'Esangura' balioaren multiplo hurbilenera, kontuan hartu gabe 'Esangura' balioaren ikurra

Sintaxia

FLOOR.PRECISE(Zenbakia; Esangura)

Zenbakia: behera biribildu beharreko balioa.

Esangura: zenbakia behera, balio horren multiplora, biribilduko da

Adibidea

=FLOOR.PRECISE( -11; -2) funtzioak -12 ematen du

GCD

Bi osoko zenbaki edo gehiagoren zatitzaile komunetako handiena ematen du.

Zatitzaile komunetako handiena: hondarrik utzi gabe osoko zenbaki bakoitza zatituko duen osoko zenbaki positibo handiena da.

Sintaxia

GCD(1. zenbakia; 2. zenbakia; ...; 30. zenbakia)

1-30 osoko zenbakiak: zatitzaile komunetako handiena kalkulatu behar zaien osoko zenbakiak (30 gehienez).

Adibidea

=GCD(16;32;24) funtzioak 8 emaitza ematen du, 8 baita 16, 24 eta 32 hondarrik gabe zati ditzakeen zenbaki handiena.

=GCD(B1:B3) funtzioak, non B1, B2, B3 gelaxkek 9, 12, 9 balioak dituzten, 3 ematen du.

GCD_EXCEL2003

Zenbaki-zerrenda bateko zatitzaile komunetako handiena ematen du.

Ohar-ikonoa

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

GCD_EXCEL2003(Zenbakia(k))

Zenbakia(k): zenbaki-zerrenda (gehienez 30)

Adibidea

=GCD_EXCEL2003(5;15;25): 5 itzultzen du.

INT

Zenbakia behera biribiltzen du, osoko zenbaki hurbilenera.

Sintaxia

INT(zenbakia)

Zenbakia beherantz osoko zenbaki hurbilenera biribilduta ematen du.

Zenbaki negatiboak beherantz biribiltzen dira osoko zenbaki hurbilenera.

Adibidea

=INT(5,7) funtzioak 5 ematen du.

=INT(-1,3) funtzioak -2 ematen du.

ISO.CEILING

Zenbaki bat gorantz biribiltzen du, 'Esangura' balioaren multiplo hurbilenera, kontuan hartu gabe 'Esangura' balioaren ikurra

Sintaxia

ISO.CEILING(Zenbakia; Esangura)

Zenbakia (ezinbestekoa): gora biribildu beharreko balioa.

Esangura (aukerazkoa): balio horren multiplora biribilduko da gora.

Adibidea

=ISO.CEILING( -11; -2) funtzioak -10 ematen du

LCM

Osoko zenbaki baten edo gehiagoren multiplo komunetako txikiena ematen du.

Sintaxia

LCM(1. zenbakia; 2. zenbakia; ...; 30. zenbakia)

1-30 osoko zenbakiak: multiplo komunetako txikiena kalkulatu behar zaien zenbakiak (gehienez 30).

Adibidea

512;1024 eta 2000 zenbakiak sartzen badituzu Osoko Zenbakien 1, 2 eta 3 koadroetan, 128000 emango du emaitza gisa.

LCM_EXCEL2003

Zenbaki-zerrenda bateko multiplo komunetako txikiena ematen du.

Ohar-ikonoa

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

LCM_EXCEL2003(Zenbakia(k))

Zenbakia(k): zenbaki-zerrenda (gehienez 30)

Adibidea

=LCM_EXCEL2003(5;15;25): 75 itzultzen du.

LN

Logaritmo arrunta kalkulatzen du zenbakiaren e konstantean oinarrituta. e konstantearen gutxi gorabeherako balioa 2,71828182845904 da.

Sintaxia

LN(zenbakia)

Zenbakia: logaritmo arrunta kalkulatu behar zaion balioa.

Adibidea

=LN(3): 1en logaritmo naturala ematen du, 1,0986 gutxi gorabehera.

=LN(EXP(321)) funtzioak 321 ematen du.

LOG

Zenbakiaren logaritmoa kalkulatzen du zehaztutako edozein oinarrirekin.

Sintaxia

LOG(zenbakia; oinarria)

Zenbakia: logaritmoa kalkulatu behar zaion balioa.

Oinarria (aukerakoa): logaritmoa kalkulatzeko oinarria. Zehazten ez bada, 10 dela ulertuko da.

Adibidea

=LOG(10;3): 10en logaritmoa kalkulatzen du 3 oinarriarekin (2,0959 gutxi gorabehera).

=LOG(7^4;7) funtzioak 4 ematen du.

LOG10

Zenbaki baten logaritmo hamartarra kalkulatzen du.

Sintaxia

LOG10(zenbakia)

Zenbakiaren logaritmoa kalkulatzen du 10 oinarriarekin.

Adibidea

=LOG10(5): 5en 10 oinarriko logaritmoa ematen du (0,69897 gutxi gorabehera).

MOD

Zatiketa baten hondarra kalkulatzen du.

Sintaxia

MOD(Zatikizuna; Zatitzailea)

Osoko argumentuekin, funtzio honek zatikizuna bider zatitzailea ematen du; hori da hondarra Zatikizuna Zatitzailearekin zatitzen denean.

Funtzio hori Zatikizuna - Zatitzailea * INT(Zatikizuna/Zatitzailea) gisa inplementatzen da, eta formula horrek emaitza emango du, argumentuak osoko zenbakiak ez badira.

Adibidea

=MOD(22;3): 1 ematen du, hondarra 22 zati 3 egiten denean.

=LCM_ADD(5;15;25) funtzioak 75 ematen du.

MROUND

Multiploa den osoko zenbaki hurbilena ematen du.

Sintaxia

MROUND(Zenbakia; Multiploa)

Zenbakia Multiploaren multiplo hurbilenera biribilduta ematen du.

Horren ordezko inplementazio bat izango litzateke Multiploa * ROUND(Zenbakia/Multiploa).

Adibidea

=MROUND(15,5;3) formulak 15 ematen du, 15,5 hurbilago baitago 15etik (= 3*5) 18tik (= 3*6) baino.

=MROUND(1,4;0,5) formulak 1,5 (= 0,5*3) ematen du.

MULTINOMIAL

Zenbaki multzo baten koefiziente multinominala ematen du.

Sintaxia

MULTINOMIAL (Zenbakia(k))

Zenbakia(k): zenbaki-zerrenda (gehienez 30)

Adibidea

F11tik H11ra arteko gelaxkek 2, 3 eta 4 balioak badituzte, =MULTINOMIAL(F11:H11) funtzioak 1260 ematen du. Emaitza hori =(2+3+4)! / (2!*3!*4!) formulari dagokio

ODD

Zenbaki positiboa gora biribiltzen du, osoko zenbaki bakoiti hurbilenera, eta zenbaki negatiboa behera, osoko zenbaki bakoiti hurbilenera.

Sintaxia

ODD(zenbakia)

Zenbakia osoko zenbaki bakoiti hurbilenera gorantz biribilduta ematen du.

Adibidea

=ODD(1,2) funtzioak 3 ematen du.

=ODD(1) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.

=ODD(0) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.

=ODD(-3,1) funtzioak -5 ematen du emaitza gisa.

PI

3,14159265358979 ematen du, PI konstante matematikoa 14 dezimalekin.

Sintaxia

PI()

Adibidea

=PI() funtzioak 3,14159265358979 balioa itzultzen du.

POWER

Zenbaki batekin berretsitako beste zenbaki bat itzultzen du.

Sintaxia

POWER(Oinarria; Berretzailea)

Oinarria ber Berretzailea itzultzen du.

Emaitza bera lor daiteke ^ berretzailearen eragilea erabiliz:

Oinarria^Berretzailea

Adibidea

=POWER(4;3): 64 ematen du, hau da, 4 ber 3.

=4^3 formulak ere 4 ber 3 kalkulatzen du.

PRODUCT

Argumentu gisa sartutako zenbaki guztiak biderkatzen ditu.

Sintaxia

PRODUCT(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1-Zenbakia30: emaitza kalkulatzeko erabil daitezkeen 30 argumentu.

PRODUCT funtzioak Zenbakia1 * Zenbakia2 * Zenbakia3 * ... itzultzen du

Adibidea

=PRODUCT(2;3;4) funtzioak 24 ematen du.

QUOTIENT

Zatiketa baten osoko zatia itzultzen du.

Sintaxia

QUOTIENT(Zenbakitzailea;Izendatzailea)

Zenbakitzailearen osoko zenbakia zati Izendatzailea egiten du.

QUOTIENT funtzioa INT(zenbakitzailea/izendatzailea) funtzioaren baliokidea da ikur bereko zenbakitzailea eta izendatzailea edukitzean, salbu eta beste errore-kode batzuk dituzten erroreak eman ditzakeela. Oro har, INT(zenbakitzailea/izendatzailea/SIGN(zenbakitzalea/izendatzailea))*SIGN(zenbakitzalea/izendatzailea) funtzioaren baliokidea da.

Adibidea

=QUOTIENT(11;3) funtzioak 3 balioa itzultzen du. Hondarra (2 balioa) galdu egiten da.

RADIANS

Graduetatik radianetara bihurtzen du.

Sintaxia

RADIANS(zenbakia)

Zenbakia: angelua (gradotan) erradianetara bihurtzeko.

Adibidea

=RADIANS(90): 1,5707963267949 ematen du, zeina PI/2 baita Calc-en zehaztasunaren arabera.

RAND

0 eta 1 arteko ausazko zenbaki bat ematen du.

Sintaxia

RAND( )

Funtzio honek ausazko zenbaki berria sortzen du Calc aplikazioak kalkulu bat errepikatzen duen bakoitzean. Calc-ek birkalkulua egin dezan eskuz behartzeko, sakatu F9.

Inoiz birkalkulatzen ez diren ausazko zenbakiak sortzeko, kopiatu =RAND() daukaten gelaxkak, eta erabili Editatu - Itsatsi berezia (Itsatsi berezia eta markatu gabeko Formulak eta markatutako Zenbakiak).

Adibidea

=RAND() 0 eta 1 arteko ausazko zenbaki bat ematen du.

RANDBETWEEN

Zehaztutako barruti bateko ausazko osoko zenbaki bat ematen du.

Sintaxia

RANDBETWEEN (Txikiena; Handiena)

Txikiena eta Handiena (biak barne) arteko ausazko osoko zenbaki bat ematen du.

Funtzio honek ausazko zenbaki berri bat sortzen du Calc-ek birkalkulatzen duen bakoitzean. Calc eskuz birkalkulatzera behartzeko, sakatu Shift++F9.

Inoiz birkalkulatzen ez diren ausazko zenbakiak sortzeko, kopiatu funtzio hau daukaten gelaxkak, eta erabili Editatu - Itsatsi berezia (Itsatsi berezia eta markatu gabeko Formulak eta markatutako Zenbakiak).

Adibidea

=RANDBETWEEN (20;30) 20 eta 30 zenbakien arteko osoko zenbaki bat ematen du.

ROUND

Dezimal kopuru jakin batera biribildutako zenbakia ematen du.

Sintaxia

ROUND(zenbakia; kopurua)

Zenbakia dezimal kopuruaren arabera biribilduta ematen du. Kopurua zehazten ez bada edo zero bada, funtzioak osoko zenbaki hurbilenera biribilduko du. Kopurua negatiboa bada, funtzioak 10, 100, 1000.... hurbilenera biribilduko du.

Funtzio honek zenbaki hurbilenera biribiltzen du. Beste aukera batzuk nahi izanez gero, ikus ROUNDDOWN eta ROUNDUP.

Adibidea

=ROUND(2,348;2) funtzioak 2,35 ematen du

=ROUND(-32,4834; 3) funtzioak -32,483 ematen du. Aldatu gelaxka-formatua dezimal guztiak ikusteko.

=ROUND(2,348;0) funtzioak 2 ematen du.

=ROUND(2,5) funtzioak 3 ematen du.

=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.

ROUNDDOWN

Zenbakia behera biribiltzen du, zerorantz, zehaztutako prezisioarekin.

Sintaxia

ROUNDDOWN(zenbakia; kopurua)

Zenbakia dezimal kopuruaren arabera beherantz (zerorantz) biribilduta ematen du. Kopurua zehazten ez bada edo zero bada, funtzioak osoko zenbaki hurbilenera biribilduko du. Kopurua negatiboa bada, funtzioak hurrengo 10, 100, 1000.... hurbilenera biribilduko du.

Funtzio honek zerorantz biribiltzen du. Beste aukera batzuk nahi izanez gero, ikus ROUNDUP eta ROUND.

Adibidea

=ROUNDDOWN(1,234;2) funtzioak 1,23 ematen du.

=ROUNDDOWN(45,67;0) funtzioak 45 ematen du.

=ROUNDDOWN(-45,67) funtzioak -45 ematen du.

=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.

ROUNDUP

Zenbakia gora biribiltzen du, hau da, zerotik urrunduz, zehaztutako prezisioarekin.

Sintaxia

ROUNDUP(zenbakia; kopurua)

Zenbakia dezimal kopuruaren arabera gorantz (zerotik) biribilduta ematen du. Kopurua zehazten ez bada edo zero bada, funtzioak osoko zenbaki hurbilenera biribilduko du gorantz. Kopurua negatiboa bada, funtzioak hurrengo 10, 100, 1000.... hurbilenera biribilduko du gorantz.

Funtzio honek zerotik biribiltzen du. Beste aukera batzuk nahi izanez gero, ikus ROUNDDOWN eta ROUND.

Adibidea

=BIN2DEC(1100100) funtzioak 100 ematen du.

=ROUNDUP(1,2345;1) funtzioak 1,3 ematen du.

=ROUNDUP(45,67;0) funtzioak 46 ematen du.

=ROUNDUP(-45,67) funtzioak -46 ematen du.

=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.

SEC

Emandako angeluaren sekantea itzultzen du (radianetan). Angelu baten sekantea 1 zati angeluaren kosinuaren baliokidea da.

Sintaxia

SIN (Zenbakia)

Zenbakiaren sekante (trigonometrikoa) ematen du, angelua radianetan.

Gradutako angelu baten sinua emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibideak

=SEC(PI()/4) funtzioak gutxi gora-behera 1,4142135624 itzultzen du, alegia, PI/4 radianen kosinuaren alderantzizkoa.

=SEC(RADIANS(60)): 2 ematen du, 60 graduren sekantea.

Ireki fitxategia adibide batekin:

SECH

Zenbaki baten sekante hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

SECH(Zenbakia)

Zenbaki baten sekante hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=SECH(0) sartzen baduzu, 1 itzuliko du, 0ren sekante hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

SERIESSUM

Berretzaile serie bateko lehen terminoak batzen ditu.

SERIESSUM(x;n;m;koefizienteak) = koefizientea_1*x^n + koefizientea_2*x^(n+m) + koefizientea_3*x^(n+2m) +...+ koefizientea_i*x^(n+(i-1)m)

Sintaxia

SERIESSUM(x; n; m; koefizienteak)

X berretzaile seriearen sarrera-balioa da.

N hasierako berretzailea da

M N zenbatean gehitu behar den

Koefizienteak koeziente-seriea da. Koefiziente bakoitzeko, seriea sekzio batekin handitzen da.

SIGN

Zenbaki baten zeinua ematen du. 1 ematen du zenbakia positiboa bada, eta -1 zenbakia negatiboa bada, eta 0 zenbakia zero bada.

Sintaxia

SIGN(zenbakia)

Zenbakia: zeinua zehaztu behar zaion balioa.

Adibidea

=SIGN(3,4) funtzioak 1 ematen du.

=SIGN(-4,5) funtzioak -1 ematen du emaitza gisa.

SIN

emandako angeluaren sinua ematen du (radianetan).

Sintaxia

SIN (Zenbakia)

Zenbakiaren sinua (trigonometrikoa) ematen du, angelua radianetan.

Gradutako angelu baten sinua emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=SIN(PI()/2): 1 ematen du, PI/2 radianen sinua.

=SIN(RADIANS(30)) 0,5 ematen du, 30 graduren sinua.

Ireki fitxategia adibide batekin:

SINH

Zenbaki baten sinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

SINH(Zenbakia)

Zenbaki baten sinu hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=SINH(0) sartzen baduzu, 0 itzuliko du, 0ren sinu hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

SQRT

Zenbaki baten erro karratu positiboa ematen du.

Sintaxia

SQRT(zenbakia)

Zenbakiaren erro karratu positiboa ematen du.

Zenbakiak positiboa izan behar du.

Adibidea

=SQRT(16) funtzioak 4 ematen du.

=SQRT(-16): argumentu baliogabea errorea ematen du.

SQRTPI

*PI zenbakiaren erro karratua ematen du.

Sintaxia

SQRTPI (Zenbakia)

(PI bider Zenbakia) balioaren erro karratu positiboa ematen du.

SQRT(PI()*Number) formularen baliokidea da.

Adibidea

=SQRTPI(2): (2PI) balioaren erro karratua ematen du, 2,506628 gutxi gorabehera.

SUBTOTAL

Subtotalak kalkulatzen ditu. Barruti batek dagoeneko subtotalak baditu, gainerako kalkuluetan ez dira erabiliko. Iragazki Automatikoak aplikatu ondoren iragazitako erregistroak bakarrik kontuan hartzeko, erabili funtzio hau.

Sintaxia

SUBTOTAL(funtzioa; barrutia)

Funtzioa: ondorengo funtzioetako bat adierazten duen zenbakia.

Funtzio-indizea

(ezkutuko balioak barne)

Funtzioen indizea

(ezkutuko balioak ezikusten ditu)

Funtzioa

1

101

AVERAGE

2

102

COUNT

3

103

COUNTA

4

104

MAX

5

105

MIN

6

106

PRODUCT

7

107

STDEV

8

108

STDEVP

9

109

SUM

10

110

VAR

11

111

VARP


Erabili 1-11 zenbakiak ezkutuko errenkadak eskuz barne hartzeko, edo 101-111 kanpo uzteko; iragazitako gelaxkak beti uzten dira kanpoan.

Barrutia: kontuan hartuko diren gelaxken barrutia.

Adibidea

A1:B6 gelaxka-barrutiko taula bat duzu, 10 ikasleren materialen faktura bat duena. 2. errenkada ('Arkatza') eskuz ezkutatu da. Bistaratzen ari diren zenbakien batuketa ikusi nahi duzu; alegia, iragazitako errenkaden subtotala. Kasu horretan, formula zuzena honakoa izango litzateke:

A

B

1

ITEM

QUANTITY

2

Bolaluma

10

3

Arkatza

10

4

Koadernoa

10

5

Goma

10

6

Zorrozkailua

10


=SUBTOTAL(9;B2:B6): 50 ematen du.

=SUBTOTAL(109;B2:B6): 40 ematen du.

SUM

Gelaxka-barruti bateko zenbaki guztien batura ematen du.

Sintaxia

SUM(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

1 zenbakia-30 zenbakia: batura kalkulatzeko erabil daitezkeen 30 argumentu.

Adibidea

2, 3 eta 4 zenbakiak sartzen badituzu 1. zenbakia, 2. zenbakia eta 3. zenbakiaren testu-koadroetan, 9 emango du emaitza gisa.

=SUM(A1;A3;B5) formulak hiru gelaxken batura kalkulatzen du. =SUM (A1:E10) formulak A1 eta E10 arteko barrutiko gelaxka guztien batura kalkulatzen du.

ETA (AND) eragilearen bidez lotutako baldintzak honela erabil daitezke SUM() funtzioarekin:

Adibidea: Demagun fakturak taula batean sartu dituzula. A zutabean fakturen datak sartu dituzu eta B zutabean zenbatekoak. Formula bat definitu nahi duzu, hilabete jakin bateko kopuru guztien totala eman dezan; adib. >=2008-01-01etik <2008-02-01era arteko aldiari bakarrik dagokion totala. Data-balioen barrutia A1:A40 da eta totala kalkulatzeko erabiliko diren kopuruen barrutia B1:B40. Erabiliko diren fakturen hasierako data (2008-01-01) C1 gelaxkan dago eta azken data (2008-02-01), berriz, C2 gelaxkan.

Sartu formula hau matrize-formula gisa:

=SUM((A1:A40>=C1)*(A1:A40<C2)*B1:B40)

Hau matrize-formula gisa sartzeko, Shift+Enter teklak sakatu behar dituzu, Sartu tekla sakatu beharrean, formula ixtean. Orduan formula giltza artean agertuko da Formula-barran.

{=SUM((A1:A40>=C1)*(A1:A40<C2)*B1:B40)}

Formularen oinarria hau da: irizpidea betetzen bada, konparazioaren emaitza 1 da, eta, betetzen ez bada, 0. Konparazio-emaitza bakoitza matrize gisa kudeatuko da, matrize-biderketan erabiliko da, eta, azkenik, balio indibidualen totala kalkulatuko da matrizearen emaitza emateko.

SUMIF

Irizpide jakin bat betetzen duten gelaxkak batzen ditu. Balio jakin baten bila barruti bat arakatzeko erabiltzen da funtzio hau.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

SUMIF(barrutia; irizpideak; batuketa_barrutia)

Barrutia: irizpideak aplikatu behar zaizkion barrutia.

Irizpidea: bilaketa-irizpidea daukan gelaxka edo irizpidea bera. Komatxo bikoitzen artean idatzi behar da irizpidea formulan.

Batuketa_barrutia: batuko diren balioen barrutia. Parametro hau ez bada adierazi, 'Barrutia' parametroan aurkitutako balioak batuko dira.

Ohar-ikonoa

SUMIF funtzioak erreferentziak kateatzeko eragilea (~) Irizpideen parametroan bakarrik onartzen du, eta 'Batuketa_barrutia' aukerako parametroa ematen ez bada bakarrik.


Adibidea

Zenbaki negatiboak bakarrik batzeko: =SUMIF(A1:A10;"<0")

=SUMIF(A1:A10;">0";B1:10) - B1:B10 barrutiko balioen batuketa egiten du, soilik A1:A10 barrutiko balioak >0 badira.

SUMIF() funtzioarekin erabil daitezkeen sintaxi-adibide gehiago ikusteko, ikus COUNTIF().

SUMSQ

Zenbakien karratuen batura kalkulatu nahi baduzu (argumentuen karratuak batuz), sar itzazu zenbakiok testu-eremuetan.

Sintaxia

SUMSQ(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1-Zenbakia30: karratuen batura kalkulatuko zaien argumentuak (30 gehienez).

Adibidea

2, 3 eta 4 zenbakiak sartzen badituzu 1. zenbakia, 2. zenbakia eta 3. zenbakiaren testu-koadroetan, 9 emango du emaitza gisa.

TAN

Angeluaren (erradianetan) tangentea ematen du.

Sintaxia

TAN(Zenbakia)

Zenbakiaren tangentea (trigonometrikoa) ematen du, angelua radianetan.

Gradutako angelu baten tangentea emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=TAN(PI()/4) : 1 ematen du, PI/4 radianen tangentea.

=TAN(RADIANS(45)) 1 ematen du, 45 graduren tangentea.

Ireki fitxategia adibide batekin:

TANH

Zenbaki baten tangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

TANH(Zenbakia)

Zenbaki baten tangente hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=TANH(0) sartzen baduzu, 0 itzuliko du, 0ren tangente hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide batekin:

TRUNC

Zenbakia trunkatzen du, dezimalak kenduz.

Sintaxia

TRUNC(zenbakia; kopurua)

Zenbakia ematen du gehieneko dezimal kopuruarekin. Sobera dauden dezimalak (gehieneko kopurua gainditzen dutenak) kendu egiten dira besterik gabe, zeinua alde batera utzita.

TRUNC(Zenbakia; 0) funtzioak INT(Zenbakia) funtzioak bezala jokatzen du zenbaki positiboekin, baina zenbaki negatiboak zerorantz biribiltzen ditu.

Abisu-ikonoa

Emaitzaren leku dezimal ikusgaiak zehazteko aukeratu - LibreOffice Calc - Kalkulatu.


Adibidea

=TRUNC(1,239;2): 1,23 ematen du. 9 digitua galdu egiten da.

=TRUNC(-1,234999;3): -1,234 ematen du. 9 guztiak galdu egiten dira.