Data eta orduaren funtzioak
Data eta orduak txertatzeko eta editatzeko erabiltzen dira kalkulu-orrietako funtzio hauek.
_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.
Data eta orduen balioak zenbaki gisa kudeatzen ditu barne-funtzionamenduan LibreOffice(e)k. Data edo orduaren balio bati "Zenbakia" formatua ematen badiozu, zenbaki bihurtuko da. 2000/01/01 12:00 PM, esate baterako, 36526,5 bihurtzen da. Dezimal-puntuaren aurreko balioa datari dagokio eta dezimal-puntuaren ondorengo balioa orduari. Gisa honetako data- edo ordu-zenbakirik ikusi nahi ez baduzu, aldatu zenbakizko formatua (data edo ordua). Horretarako, hautatu data edo ordua dituen gelaxka, ireki bertako laster-menua eta hautatu Gelaxken formatua. Zenbakiak fitxa-orrian zenbakien formatua definitzeko funtzioak aurkituko dituzu.
Zero egunaren datu-basea
Zero egunetik hasitako desplazamendu gisa kalkulatzen dira datak. Zero eguna definitzeko hainbat aukera dituzu:
Datu-basea |
Erabili |
'12/30/1899' |
(lehenetsia) |
'01/01/1900' |
(StarCalc 1.0 bertsioan erabilia) |
'01/01/1904' |
(Apple softwarean erabilia) |
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Kalkulatu datu-basea hautatzeko.
Data-balioak dituzten gelaxkak kopiatu eta itsasten badituzu kalkulu-orri batetik beste batera, bi kalkulu-orriei data-oinarri bera ipini behar zaie. Data-oinarri desberdinak badituzte, bistaratzen diren data-balioak aldatu egingo dira!
Bi zifrako urteak
LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Orokorra atalean Urtea (bi digitu) area aurkituko duzu. Honek bi digituko informazioa aplikatuko zaion epealdia ezartzen du. Jakin ezazu, hemen egindako aldaketek hurrengo funtzioei eragiten diela.
Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marratxoak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste hizkuntza-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.