Datu-baseen funtzioak

Erregistro batentzat errenkada bakar bateko datu gisa antolatutako datuekin erabiltzen diren funtzioak azaltzen dira atal honetan.

Ohar-ikonoa

Beharbada, LibreOffice suitean integratutako datu-basearekin nahas liteke Datu-base kategoria. Nolanahi ere, ez dute zerikusirik LibreOffice suiteko datu-baseak eta LibreOffice Calc-eko Datu-basea kategoriak.


Adibidea:

Funtzioak azaltzeko zenbait adibidetan erabiliko dira datu hauek:

A1:E10 barrutian Josebaren urtebetetze-festara gonbidatutako haurren zerrenda duzu. Informazio hau ematen da sarrera bakoitzean: A zutabean izena., B zutabean kurtsoa, C zutabean adina (urtetan), D zutabean eskolarako distantzia (metrotan), eta E zutabean pisua (kilotan).

A

B

C

D

E

1

Izena

Ikasturtea

Adina

Eskolarako distantzia

Pisua

2

Antton

3

9

150

40

3

Mirari

4

10

1000

42

4

Kepa

3

10

300

51

5

Igor

5

11

1200

48

6

Ainara

2

8

650

33

7

Patxi

2

7

300

42

8

Ainhoa

1

7

200

36

9

Gorka

3

9

1200

44

10

Aintzane

2

8

1000

42

11

12

13

Izena

Ikasturtea

Adina

Eskolarako distantzia

Pisua

14

>600

15

16

DCOUNT

5


B16 gelaxkako formula hau da: =DCOUNT(A1:E10;D1;A13:E14)

Datu-baseen funtzio-parametroak:

Datu-baseen funtzio guztietako parametro-definizioak dira ondorengoak:

Datu-basea: datu-basea definitzen duen gelaxka-barrutia da.

Datu-basearen eremua parametroak zehazten du funtzioa zein zutabetan aplikatuko den lehen parametroaren bilaketa-irizpideak aplikatu ondoren eta datu-errenkadak hautatu ondoren. Berez, ez du zerikusirik bilaketa-irizpideekin. 'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Bilaketa-irizpideak: bilaketa-irizpideak dituen gelaxka-barrutia da. Errenkada berean hainbat irizpide sartzen badituzu, ETA eragilearen bidez lotzen dira. Irizpideak errenkada desberdinetan sartzen badituzu, EDO eragilearen bidez lotzen dira. Bilaketa-irizpideen barrutiko gelaxka hutsei ez ikusi egingo zaie.

Aukeratu - LibreOffice Calc - Kalkulatu antzeko sarrerak bilatzean nola LibreOffice Calc-ek edukiko duen portaera definitzeko.

Ikusi, baita ere, Baldintzapeko kontaketa eta batukaria wiki orria.

DAVERAGE

Bilaketa-irizpideak betetzen dituzten errenkada (datu-baseko erregistro) guztietako gelaxka (eremu) guztien batez besteko balioa erakusten du DAVERAGE funtzioak.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DAVERAGE(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisua zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DAVERAGE(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko haur guztien batez besteko pisua agertuko da.

DCOUNT

DCOUNT funtzioak zenbakizko balioak izan eta zehaztutako bilaketa-irizpideak betetzen dituzten datu-baseko errenkaden (erregistroen) kopurua kontatzen du.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DCOUNT(Datu-basea; [Datu-baseko eremua]; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-baseko eremua' argumentua sartzen ez bada, DCOUNT funtzioak 'Irizpidea' betetzen duten erregistro guztien kopurua itzuliko du.'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez), jakin nahi dugu zenbat haurrek egin behar dituzten 600 metro baino gehiago eskolara joateko. Emaitza B16 gelaxkan gordeko da. Ipini kurtsorea B16 gelaxkan. Sartu formula hau B16 gelaxkan: =DCOUNT(A1:E10;D1;A13:E14) in B16. Funtzioen morroiak lagunduko dizu barrutiak sartzen.

Ebaluatu beharreko datu-barrutia da Datu-basea, goiburukoak barne hartuta: kasu honetan A1:E10. Datu-baseko eremuak bilaketa-irizpidearen zutabea zehazten du: kasu honetan, distantzia balio numerikoak dituen zutabea. Bilaketa-irizpideak bilaketa-parametroak sartzeko barrutia da: kasu honetan A13:E14.

Adibidez, jakiteko bigarren kurtsoko zenbat haurrek dituzten 7 urte baino gehiago, ezabatu D14 gelaxkako >600 sarrera eta sartu 2 B14 gelaxkan (Kurtsoari dagokio). Ondoren, sartu >7 C14 gelaxkan. Emaitza 2 da. Bi haur daude bigarren kurtsokoak direnak eta 7 urte baino gehiago dituztenak. Bi irizpideak errenkada berean daudenez, ETA eragilearen bidez lotzen dira.

DCOUNTA

DCOUNTA : zenbakizko balioak edo alfanumerikoak izan eta zehaztutako bilaketa-baldintzak betetzen dituzten datu-baseko errenkaden (erregistroen) kopurua kontatzen du.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DCOUNTA(Datu-basea; [Datu-baseko eremua]; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-baseko eremua' argumentua sartzen ez bada, DCOUNTA funtzioak 'Irizpidea' betetzen duten erregistro guztien kopurua itzuliko du.'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez), izena E-z edo ondorengo letraz hasten den izena duten haurren kopurua bila dezakezu. Editatu B16 gelaxkako formula hau irakurtzeko: =DCOUNTA(A1:E10;"Izena";A13:E14). Ezabatu bilaketa-irizpide zaharrak eta sartu >=E Izenaren atalean A14 eremuan. Emaitza 5 da. Orain Gorkaren zenbakizko balio guztiak ezabatzen badituzu (8 errenkadan), emaitza 4 izango da. Horrela 8 errenkada ez da kontatzen, ez baitu baliorik (Gorka izena testua da, ez balioa). Gorka izena testua da, ez balioa. Kontuan hartu DatabaseField parametroak balioak dauzkan zutabe bat seinalatu behar duela.

DGET

Erabilitako bilaketa-irizpideak betetzen dituen gelaxka erreferentziatuaren edukia ematen du DGET funtzioak. Errorerik egonez gero, funtzioak #BALIOA! ematen du errenkadarik ez delako aurkitu, edo Err502, gelaxka bat baino gehiago aurkitu delako.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DGET(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) zehaztu nahi dugu izena A14 gelaxkan duen haurra zein kurtsotan dagoen. Formula berriro ere B16 gelaxkan sartzen da eta ez da aurrekoen berdin-berdina, zutabe bat bakarrik (datu-baseko eremu bat bakarrik) sar baitaiteke Datu-baseko eremuan. Sartu formula hau:

=DGET(A1:E10;"Kurtsoa";A13:E14)

Orain sartu Patxi izena A14 gelaxkan eta 2 emaitza emango du. Patxi bigarren kurtsoan dago. "Kurtsoaren" ordez sartu "Adina", eta Patxiren adina emango du.

Edo sartu 11 balioa C14 gelaxkan bakarrik, eta ezabatu errenkada horretako gainerako sarrerak. Editatu honela B16 gelaxkako formula:

=DGET(A1:E10;"Izena";A13:E14)

Kurtsoaren ordez, izena galdetzen da. Erantzuna agertuko da berehala: Igor da 11 urteko haur bakarra.

DMAX

Datu-baseko (erregistro guztiak) gelaxka baten (eremua) eduki handiena, zehaztutako bilaketa-baldintzak betetzen dituena, ematen du DMAX funtzioak.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DMAX(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) kurtso bakoitzean gehien pisatzen duen haurrak zenbat kilo dituen jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DMAX(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 'Kurtsoa' eremuan, sartu 1, 2, 3 eta abar, bata bestearen atzetik. Kurtso bakoitzaren zenbakia sartzean, kurtso horretan pisu handiena duen haurraren pisua agertuko da.

DMIN

Datu-baseko gelaxka baten (eremua) eduki txikiena, zehaztutako bilaketa-irizpideak betetzen dituena, ematen du DMIN funtzioak.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DMIN(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) kurtso bakoitzeko haurrek eskolarako distantziarik motzena zein duten jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DMIN(A1:E10;"Eskolarako distantzia";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Kurtsoa' eremuan, sartu 1, 2, 3 eta abar, bata bestearen atzetik. Eskolarako distantziarik motzena agertuko da kurtso bakoitzari dagokionez.

DPRODUCT

Datu-barruti batean, bilaketa-irizpideekin bat datozen gelaxka guztiak biderkatzen ditu DPRODUCT funtzioak.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DPRODUCT(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibideko urtebetetze-festan (korritu gora, mesedez), ez du zentzurik funtzio hau aplikatzeak.

DSTDEV

DSTDEV funtzioak populazioaren desbiderapen estandarra kalkulatzen du lagin bat oinarri hartuta, zutabe batean baldintza batzuk betetzen dituzten zenbakiak erabiliz. Erregistroak datu-lagin gisa tratatzen dira. Horrek esan nahi du adibideko haurrek haur guztien sekzio bat adierazten dutela. Kontuan izan emaitza adierazgarria izan dadin ezinbestekoa dela gutxienez mila elementuko lagina izatea.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DSTDEV(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisuaren desbiderapen estandarra zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DSTDEV(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko haur guztien`pisuaren desbiderapen estandarra da agertuko den emaitza.

DSTDEVP

DSTDEVP funtzioak populazioaren desbiderapen estandarra kalkulatzen du bilaketa-irizpideak betetzen dituzten gelaxka-barruti bateko guztiak oinarri hartuta. Adibideko erregistroak populazio oso gisa tratatzen dira.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DSTDEVP(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Josebaren urtebetetze-festan (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisuaren desbiderapen estandarra zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DSTDEVP(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Guk egiaztatutako pisua duten adin bereko haurren pisuaren desbiderapen estandarra izango da emaitza kasu bakoitzean.

DSUM

Datu-baseko eremu bateko errenkada (erregistro) guztietan bilaketa-irizpideak betetzen dituzten gelaxka guztien totala ematen du DSUM funtzioak.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DSUM(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Bigarren kurtsoan dauden Josebaren urtebetetze-festako haur guztien (korritu gora, mesedez) eskolarako distantzia konbinatua zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DSUM(A1:E10;"Eskolarako distantzia";A13:E14)

Sartu 2 14. errenkadan, "Kurtsoan". Bigarren kurtsoko haur guztien eskolarako distantzien batura agertuko da emaitza gisa, hau da, 1950.

DVAR

Erregistro guztietan bilaketa-irizpideak betetzen dituzten datu-baseko eremu bateko gelaxka guztien bariantza ematen du DVAR funtzioak. Adibideko erregistroak populazio oso gisa tratatzen dira. Kontuan izan emaitza adierazgarria izan dadin ezinbestekoa dela gutxienez mila elementuko lagina izatea.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DVAR(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Goiko adibidean (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien pisuaren bariantza zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DVAR(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko haur guztien pisu-balioen bariantza emango du emaitza gisa adibide bakoitzean.

DVARP

Erregistro guztietan bilaketa-irizpideak betetzen dituzten datu-baseko eremu bateko gelaxka-balio guztien bariantza kalkulatzen du DVAR funtzioak. Adibideko erregistroak populazio oso gisa tratatzen dira.

Bilaketak adierazpen erregularrak onartzen ditu. Esaterako, "dena.* sartu dezakezu, "dena" hitza edozein karaktere kopururekin jarraituta aurkitu nahi baduzu. Adierazpen erregularra ere baden testuren bat bilatu nahi baduzu, karaktere bakoitzari \ karaktere bat idatzi behar diozu aurrean. Adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu eta desaktibatu dezakezu - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean.

Sintaxia

DVARP(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

'Datu-basearen eremua' parametrorako, goiburuko-gelaxka bati erreferentzia egin diezaiokezu edo datu-basearen barrutiko zutabea zehazteko zenbaki bat erabil dezakezu, 1 zenbakitik hasita. Zutabe bat zutabe-goiburukoaren bidez erreferentziatzeko, jarri goiburukoa komatxo artean.

Adibidea

Josebaren urtebetetze-festan (korritu gora, mesedez) adin bereko haur guztien batez besteko pisuaren bariantza zein den jakiteko, sartu formula hau B16 gelaxkan:

=DVARP(A1:E10;"Pisua";A13:E14)

Orain, 14. errenkadan, 'Adina' eremuan, sartu 7, 8, 9 eta abar, bata bestearen atzetik. Adin bereko Josebaren urtebetetze-festako haur guztien pisu-balioen bariantza kalkulatuko du kasu bakoitzean.