Funtzioen morroia

Funtzioen morroia irekitzen du, interaktiboki formulak sortzen laguntzeko. Morroia abiarazi aurretik, hautatu uneko orriko gelaxka bat edo gelaxka-barruti bat, formula non txertatuko den zehazteko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Funtzioa.

+F2

Formula-barran, sakatu:

Ikonoa

Funtzioen morroia


Ohar-ikonoa

ODFF (OpenDocument Format Formula) zehaztapen osoa deskargatzeko: OASIS webgunea.


Funtzioen morroiak bi fitxa ditu: Funtzioak fitxa formulak sortzeko erabiltzen da, eta Egitura fitxa, aldiz, formula ondo eraiki dela egiaztatzeko.

Funtzioen fitxa

Bilatu

Bilatu funtzio-izen baten zatiaren arabera.

Kategoria

Funtzioak sailkatzeko erabiltzen diren kategoria guztiak zerrendatzen ditu. Beheko zerrenda-eremuan funtzioak ikusteko, hautatu kategoria bat. Funtzio guztiak alfabetikoki ordenatuta ikusteko (kategoria kontuan hartu gabe), hautatu "Denak". "Erabilitako azkenak" kategoriak azkenekoz erabilitako funtzioak zerrendatzen ditu.

Kategoria eta funtzioen zerrenda osoa arakatu dezakezu

Funtzioa

Hautatutako kategorian aurkitutako funtzioak bistaratzen ditu. Funtzio bat hautatzeko, egin klik bikoitza. Klik bakarra egiten baduzu, funtzioaren azalpen laburra bistaratuko da.

Matrizea

Hautatutako funtzioa hautatutako gelaxka-barrutian matrize-formula gisa txertatuko dela zehazten du. Matrize-formulak gelaxka anizkoitzetan aplikatzen dira. Matrizeko gelaxka bakoitzak formula bat izango du, baina ez kopia bezala, baizik eta matrize-gelaxka guztiek partekatutako formula komun gisa.

Matrizea aukera hautatzea +Shift+Enter komandoa hautatzearen berdina da; orrian formulak sartzeko eta berresteko erabiltzen da. Bi giltzaren artean bistaratutako matrize-formula gisa txertatzen da formula (hau da, { } ).

Ohar-ikonoa

Matrize-barruti baten gehieneko tamaina 128 x 128 gelaxkakoa da.


Argumentuak sartzeko eremuak

Funtzio batean klik bikoitza egiten duzunean, argumentuak sartzeko eremuak agertzen dira elkarrizketa-koadroaren eskuinaldean. Gelaxka-erreferentzia bat argumentu gisa hautatzeko, zuzenean egin klik gelaxkan edo arrastatu kurtsorea barrutian saguaren botoia sakatuta duzula. Zenbakizko balioak eta bestelakoak edo erreferentziak ere zuzenean sar ditzakezu elkarrizketa-koadroan dagozkien eremuetan. Datak sartzean, egiaztatu formula egokia erabili duzula. Emaitza kalkulu-orrian txertatzeko, sakatu 'Ados' botoia.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, automatikoki ikonoa maximizatu egingo da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-area marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Funtzioaren emaitza

Funtzioan argumentuak sartu orduko, emaitza kalkulatzen da. Sartu dituzun argumentuekin kalkulua egin daitekeen adieraziko dizu aurrebistak. Argumentuek errorea ematen badute, dagokion errore-kodea bistaratuko da.

Beharrezko argumentuen izenak letra lodiz adierazten dira.

f(x) (hautatutako funtzioaren arabera)

Funtzioen morroiaren beheragoko maila bat atzi dezakezu, funtzioaren barruan habiaratutako funtzio bat sartu ahal izateko, balio edo erreferentzia baten ordez.

Argumentua/Parametroa/Gelaxka-erreferentzia (hautatutako funtzioaren arabera)

Testu-eremu ikusgaien kopurua funtzioaren araberakoa izaten da. Sartu argumentuak zuzenean argumentu-eremuetan, edo egin klik taulako gelaxka batean.

Emaitza

Errore-mezu baten kalkulu-emaitza bistaratzen du.

Formula

Sortutako formula bistaratzen du. Sartu zuzenean sarrerak edo sortu formula morroiaren laguntzarekin.

Atzera

Fokua atzerantz darama formularen osagaien artean, mugitzen den heinean haiek markatuta.

Iradokizun-ikonoa

Hainbat funtzio dituen formula konplexu bateko funtzio bakarra hautatzeko, egin klik bikoitza funtzioan, formula-leihoan.


Hurrengoa

Aurrerantz mugitzen da formula-leihoko formula osagaietan zehar. Formulari funtzioak esleitzeko ere erabil daiteke botoi hau. Funtzio bat hautatu eta Hurrengoa botoian klik egiten baduzu, hautapena formula-leihoan agertuko da.

Iradokizun-ikonoa

Hautapen-leihoko funtzio bat formula-leihora transferitzeko, egin klik bikoitza funtzioan.


Ados

Funtzioen morroia amaitzen du, eta formula hautatutako gelaxketara transferitzen du.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa ixten du, formula inplementatu gabe.

Egituraren fitxa

Funtzioaren egitura ikus dezakezu orrialde honetan.

Ohar-ikonoa

Funtzioen morroia abiarazten baduzu dagoeneko funtzio bat duen gelaxka batean kokatuta daukazula kurtsorea, Egitura fitxa irekiko da eta uneko formularen osaera erakutsiko dizu.


Egitura

Uneko funtzioaren adierazpen hierarkikoa bistaratzen du. Argumentuak ezkutatu edo erakutsi ditzakezu, aurrealdeko plus edo minus ikurretan klik eginez.

Ohar-ikonoa

Puntu urdinek zuzen sartutako argumentuak adierazten dituzte. Puntu gorriek, aldiz, datu okerrak adierazten dituzte. Adibidez: SUM funtzioan testu gisa sartutako argumenturik badago, argumentua gorriz nabarmenduko da, SUM funtzioak zenbakizko sarrerak soilik onartzen dituelako.