Txertatu orria

Orri berri bat txertatzeko erabiliko diren aukerak definitzen ditu. Orri berri bat sor dezakezu, edo lehendik dagoen bat txertatu fitxategitik.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Txertatu orria.


Kokalekua

Dokumentuan orria non txertatuko den zehazten du.

Uneko orriaren aurrean

Orri berri bat txertatzen du justu uneko orriaren aurrean.

Uneko orriaren ondoren

Orri berri bat txertatzen du justu uneko orriaren ondoren.

Orria

Dokumentuan orri berri bat edo lehendik dagoen bat txertatuko den zehazten du.

Orri berria

Orri berri bat sortzen du. Sartu orri-izena Izenaren eremuan. Onartzen diren karaktereak: letrak, zenbakiak, zuriuneak eta azpimarra.

Orri kop.

Zenbat orri sortuko diren zehazten du.

Izena

Orri berriaren izena zehazten du.

Orrien izena aldatzea

Fitxategitik

Uneko dokumentuan orri bat txertatzen du lehendik dagoen fitxategi batetik.

Arakatu

Fitxategi bat hautatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Orri erabilgarriak

Fitxategia Arakatu botoiarekin hautatu baduzu, fitxategi horretako orriak zerrenda-koadroan agertuko dira. Fitxategiaren bide-izena koadroaren azpian agertuko da. Hautatu zerrendatik txertatu beharreko orriak.

Esteka

Orria esteka gisa txertatzen du kopia gisa txertatu beharrean. Estekak eguneratu egin daitezke uneko edukia erakusteko.