Ezabatu gelaxkak

Guztiz ezabatzen ditu hautatutako gelaxka, zutabe edo errenkadak. azpian edo eskuman dauden gelaxkek hutsunea beteko dute. Kontuan izan hautatutako aukera gorde egingo dela eta elkarrizketa-koadroa berriz irekitzean kargatuko dela.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Ezabatu gelaxkak.


'Ezabatu gelaxkak' elkarrizketa-koadroa

Hautapena

Gelaxkak ezabatu ondoren orriak nola bistaratuko diren zehazteko aukerak aurkituko dituzu area honetan.

Lerratu gelaxkak gora

Ezabatutako gelaxkek utzitako lekua haien azpikoekin betetzen du.

Lerratu gelaxkak ezkerrera

Ezabatutako gelaxkek utzitako lekua haien eskuinetara daudenekin betetzen du.

Ezabatu errenkada osoa(k)

Gutxienez gelaxka bat hautatu ondoren, errenkada osoa ezabatzen du.

Ezabatu zutabe osoa(k)

Gutxienez gelaxka bat hautatu ondoren, zutabe osoa ezabatzen du.