Edukia ezabatzea
Hautatutako gelaxkatik edo hautatutako gelaxka-barrutitik zein eduki ezabatuko den zehazten du. Hainbat orri badaude hautatuta, hautatutako orri guztietan izango du eragina.

Elkarrizketa-koadro hau 'Backspace' (atzerako tekla) sakatuta ere irekitzen da, gelaxka-kurtsorea orrian aktibatu ondoren.

'Delete' sakatuta, edukia ezabatzen da elkarrizketa-koadroa ireki gabe edo formatuak aldatu gabe.

Edukia eta formatua elkarrizketa-koadrorik ireki gabe ezabatzeko, erabili barra estandarreko Ebaki aukera.
Hautapena
Edukia ezabatzeko aukeren zerrenda erakusten du area honek.
Ezabatu dena
Hautatutako gelaxka-barrutiko eduki guztia ezabatzen du.
Testua
Karaktere-kateak bakarrik ezabatzen ditu. Ez du eraginik formatuetan, formuletan, zenbakietan eta datetan.
Zenbakiak
Zenbakiak bakarrik ezabatzen ditu. Formatuak eta formulak ez dira aldatuko.
Data eta ordua
Dataren eta orduaren balioak ezabatzen ditu. Formatuak, testua, zenbakiak eta formulak ez dira aldatuko.
Formulak
Formulak ezabatzen ditu. Testua, zenbakiak, formatuak, datak eta orduak ez dira aldatuko.
Iruzkinak
Gelaxkei gehitutako iruzkinak ezabatzen ditu. Beste elementu guztiak berdin mantenduko dira.
Formatuak
Gelaxkei aplikatutako formatu-atributuak ezabatzen ditu. Gelaxken eduki guztia berdin mantenduko da.
Objektuak
Objektuak ezabatzen ditu. Gelaxken eduki guztia berdin mantenduko da.