Bete orriak

Kalkulu-orri bateko orriak edo barrutiak hautatutako beste kalkulu-orri bateko gelaxka beretara transferitzeko aukerak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Bete gelaxkak - Orriak.


Abisu-ikonoa

Menuko komando hau aktibo egoteko, dokumentuko bi orri gutxienez hautatu behar dira.


Orri bat baino gehiago hautatzeko, sakatu orri bakoitzaren fitxa edo Shift sakatuta mantentzen duzun bitartean.

Barruti bat arbelera kopiatzean ez bezala, informazioaren zati bat iragazi daiteke eta balioak kalkulatu daitezke.

Orri bat betetzea

Elkarrizketa-koadro hau Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroaren antzekoa da, eta hor argibide gehiago aurkituko dituzu.