Bete

Automatikoki betetzen ditu gelaxkak edukiarekin.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Orria - Bete gelaxkak.


Ohar-ikonoa

LibreOffice Calc-eko laster-menuetan aukera gehigarriak aurkituko dituzu gelaxkak betetzeko.


Behera

Hautatutako barrutia (gutxienez bi errenkada izan behar ditu) barrutiko goiko gelaxkaren edukiarekin betetzen da.

Eskuinera

Ezkerreko gelaxkaren edukiarekin betetzen da gutxienez bi zutabe dituen barrutia hautatua.

Gora

Gelaxka beherenaren edukiarekin betetzen da gutxienez bi errenkada dituen barrutia hautatua.

Ezkerrera

Eskuineko gelaxkaren edukiarekin betetzen da gutxienez bi zutabe dituen barrutia hautatua.

Orria

Kalkulu-orri bateko orriak edo barrutiak hautatutako beste kalkulu-orri bateko gelaxka beretara transferitzeko aukerak zehazten ditu.

Serieak

Elkarrizketa-koadro honetako aukerekin automatikoki sor ditzakezu serieak. Definitu direkzioa, gehikuntza, denbora-unitatea eta serie mota.

Gelaxkak laster-menuen bidez betetzea: