VBA makroekin lan egitea

Visual Basic for Applications (VBA) lengoaia Microsoft Office aplikazio guztiekin datorren Microsoft's Visual Basic lengoaiaren inplementazio bat da.

VBAren euskarria ez da osoa, baina erabilera-eredu arruntenen zati handiena onartzen du. Makro askok Excel APIko objektuen azpimultzo bat darabilte (esaterako, Range, Worksheet, Workbook, etc.) eta euskarriak objektu horiek onartzen ditu, bai eta objektu horiekin erabilitako metodo/propietate arruntenak ere.

VBA makro exekutagarriak dituzten Microsoft Office dokumentuak kargatzea

Aukeratu - Kargatu/gorde - VBA propietateak eta markatu Kode exekutagarria kontrol-laukia. Ondoren, kargatu edo ireki dokumentua.

Kode exekutagarria

VBA (Visual Basic for Applications) kodea kargatzean, exekutatzeko prest egongo da. Kontrol-lauki hau ez badago markatuta, VBA kodea iruzkindu egingo da eta ikuskatu ahal izango da, baina ez exekutatu.

Iradokizun-ikonoa

VBA kodea kargatu ondoren, LibreOffice aplikazioak Option VBASupport 1 instrukzioa txertatuko du Basic modulu guztietan, VBA instrukzioen, funtzioen eta objektuen euskarri mugatua gaitzeko. Ikus Option VBASupport instrukzioa informazio gehiagorako.


VBA makroak exekutatzea

Exekutatu VBA makroak LibreOffice Basic makroak exekutatzen diren modu berean.

Abisu-ikonoa

VBA euskarri ez da osoa eta, beraz, VBA kodea editatu beharko da, falta den euskarria LibreOffice Basic objektuekin, instrukzioekin eta funtzioekin osatzeko.


VBA makroak editatzea

VBA makroak LibreOffice Basic IDEan editatu daitezke.