Makroa

Aukeratu zein makro nahi duzun exekutatzea grafikoa, markoa edo OLE objektua hautatuta dagoenean. Hautatutako objektuaren arabera, funtzioa Objektua elkarrizketa-koadroko Makroa fitxan edo Esleitu makroa elkarrizketa-koadroan egongo da.

Gertaera

Hautatutako objektuak une honetan esleituta dituen makroentzat garrantzitsuak diren gertaerak zerrendatzen ditu.

Ondorengo taulan dokumentuko objektuek esleituta eduki ditzaketen makroak eta gertaerak azaltzen dira:

Gertaera

Gertaera-exekuzioa

OLE objektua

Grafikoak

Markoa

Autotestua

ImageMap eremua

Hiperesteka

Egin klik objektuan

Objektua hautatuta dago.

βœ“

βœ“

βœ“

Sagua objektuaren gainean

Sagua objektuaren gainean mugitzen da.

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

Exekutatu hiperesteka

Objektuari esleitutako hiperestekan klik egiten da.

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

Saguak objektua utzi du

Sagua objektutik kanpo joaten da.

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

Grafikoa ongi kargatu da

Grafikoak ongi kargatu dira.

βœ“

Grafiko-kargatzea eten egin da

Grafiko-kargatzea gelditu egin du erabiltzaileak (adibidez, orrialde bat deskargatzean).

βœ“

Grafikoa ez da ongi kargatu

Grafikoak ez dira behar bezala kargatu, adibidez, grafiko bat aurkitu ez bada.

βœ“

Alfa karaktereen sarrera

Testua teklatuaren bidez sartu da

βœ“

Ez-alfa karaktereen sarrera

Karaktere ez-inprimagarriak teklatuaren bidez sartu dira, adibidez, tabulazioak eta lerro-jauziak.

βœ“

Tamaina aldatu markoari

Markoari saguaren bidez aldatu zaio tamaina.

βœ“

Lekuz aldatu markoa

Markoa saguaz aldatu da lekuz.

βœ“

Autotestua txertatu aurretik

Testu-blokea txertatu aurretik.

βœ“

Autotestua txertatu ondoren

Testu-blokea txertatu ondoren.

βœ“


Makroak

Aukeratu zein makro exekutatzea nahi duzun hautatutako gertaera gertatzean.

Markoek funtzioei gertaerak esleitzeko aukera ematen dute, hala, funtzioak erabakiko du gertaera funtzioak berak edo LibreOffice Writerrek exekutatuko duen.

Kategoria

LibreOffice dokumentuak eta aplikazioak zerrendatzen ditu. Egin klik makroak gordetzea nahi duzun kokalekuaren izenean.

Makroaren izena

Erabilgarri dauden makroak zerrendatzen ditu. Egin klik hautatutako objektua esleitzea nahi duzun makroan.

Esleitu

Hautatutako makroa zehaztutako gertaerari esleitzen dio. Esleitutako makroen sarrerak gertaeraren ondoren ezartzen dira.

Kendu

Hautatutako elementuari esleitutako makroa kentzen du.

Makro-hautapena

Hautatu esleitzea nahi duzun makroa.