Round funtzioa [VBA]

Round funtzioak digitu kopuru jakin batera biribildutako zenbaki bat ematen du.

Abisu-ikonoa

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, erabili Option VBASupport 1 instrukzioa modulu batean, programa-kode exekutagarriaren aurrean kokatuta.


Sintaxia:

Round( expression as Double [,numdecimalplaces as Integer] ) 

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

adierazpena: Derrigorrezkoa. Biribilduko den zenbaki-adierazpena.

dezimalkopurua: Aukerakoa. Biribiltzean, dezimalaren eskuinean zenbat toki sartzen diren zehazten du. Balio lehenetsia 0 da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

REM ***** BASIC *****

Option VBASupport 1

Sub Example_Round

 Dim r 

 r = Pi

 print r ' 3,14159265358979

 print Round(r, 5) ' 3,14159

 r = exp(1)

 print r ' 2,71828182845904

 print Round(r) ' 3

End Sub