FormatDateTime funtzioa [VBA]
Dataren eta/edo orduaren formatua aplikatzen dio data-adierazpen bati eta emaitza kate modura itzultzen du.
FormatDateTime (DateExpression as Date [, NamedFormat as Integer])
String
DataAdierazpena: Formatua emango zaion data-adierazpena.
IzendatutakoFormatua: Aukerako vbDateTimeFormat enumerazioa, dataren eta orduaren adierazpenari aplikatuko zaion formatua zehazten duena. Ezartzen ez bada, vbGeneralDate balioa erabiliko da.
Daten eta orduen formatuak (vbDateTimeFormat enumerazioa)
Izendatutako konstantea |
Balioa |
Deskribapena |
vbGeneralDate |
0 |
Data bat eta/edo ordu bat bistaratzen du, zure sistemaren 'Data orokorra' ezarpenean zehaztuta dagoen bezala. Data soilik bada, ez da ordurik bistaratuko; ordua soilik bada, ez da data bistaratuko. |
vbLongDate |
1 |
Bistaratu data bat zure ordenagailuaren hizkuntza-ezarpenetan zehaztutako data luzeko formatuan. |
vbShortDate |
2 |
Bistaratu data bat zure ordenagailuaren hizkuntza-ezarpenetan zehaztutako data laburreko formatuan. |
vbLongTime |
3 |
Bistaratu ordu bat zure sistemaren 'Denbora luzea' ezarpenean zehaztuta dagoen bezala. |
vbShortTime |
4 |
Bistaratu ordu bat 24 orduko formatua (hh:mm) erabilita. |
REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub DateFormat
Dim d as Date
d = ("1958-01-29 00:25")
msgbox("Data-formatu orokorra : " & FormatDateTime(d))
msgbox("Data-formatu luzea : " & FormatDateTime(d,vbLongDate))
msgbox("Data-formatu laburra : " & FormatDateTime(d,vbShortDate))
msgbox("Ordu-formatu luzea : " & FormatDateTime(d,3))
msgbox("Ordu-formatu laburra : " & FormatDateTime(d,vbShortTime))
End Sub