NPV funtzioa [VBA]

Inbertsio baten uneko balio garbia kalkulatzen du, emandako deskontu-tasa batean eta diru-gordetze eta diru-ateratzeen multzo batean oinarrituta.

Abisu-ikonoa

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, erabili Option VBASupport 1 instrukzioa modulu batean, programa-kode exekutagarriaren aurrean kokatuta.


Sintaxia:

NPV (Rate as Double, Values() as Double)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: epealdi bakoitzeko deskontu-tasa da.

Balioak(): Diru-gordetzeak (balio positiboak) eta diru-ateratzeak (balio negatiboak) adierazten dituen matrize bat.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

REM ***** BASIC *****

Option VBASupport 1

Sub ExampleNPV

 Dim r As Double

 Dim pValues(5) as Double

 pValues(0) = 100

 pValues(1) = 100

 pValues(2) = 100

 pValues(3) = -300

 pValues(4) = 100

 pValues(5) = 100

 r = 0.06

 p = NPV( r, pValues)

 Print p: ' 174,894967305331 ematen du

End Sub