CreateUnoValue funtzioa

Mota hertsiko balioa ordezkatzen duen objektua itzultzen du. Balio horrek Uno motako sistemari egiten dio erreferentzia.

Objektu hori dagokion motaren Any bihurtzen da automatikoki Uno-ra pasatzean. Mota Uno mota-izen kualifikatuaren bidez zehaztu behar da.

Ohar-ikonoa

LibreOffice APIk sarritan Any mota erabiltzen du. Beste ingurune batzuetako Variant motaren homologoa da. Any motak Uno mota arbitrario bat edukitzen du eta Uno interfaze generikoetan erabiltzen da.


Sintaxia:

oUnoBalioa = CreateUnoValue( "[]byte", NireOinarrizkoBalioa ) ' byte-sekuentzia bat lortzeko.

CreateUnoValue ezin bada dagokion Uno mota bihurtu, errorea gertatuko da. Bihurketa egiteko, TypeConverter zerbitzua erabiltzen da.

Basic-etik Uno motara bihurtzeko mekanismo lehenetsia nahikoa ez denean erabiltzen da funtzio hori. Hori Any-n oinarritutako interfaze generikoak LibreOffice Basic-etik atzitzean gerta daiteke, hala nola XPropertySet::setPropertyValue( Izena, Balioa ) edo X???Container::insertBy???( ???, Balioa ). Basic-en exekuzioak ez ditu mota horiek ezagutzen, dagokien zerbitzuan bakarrik baitaude definituta.

Horrelako egoeratan, bihurtzea nahi duzun Basic motarekin hobekien bat datorren mota aukeratzen du LibreOffice Basic-ek. Okerreko mota hautatzen bada, errorea gertatzen da. Erabili CreateUnoValue() funtzioa Uno mota ezezagunarentzako balioa sortzeko.

Funtzio hau Any balio ez diren beste balio batzuk pasatzeko ere erabil dezakezu, baina ez da gomendatzen. Basic-ek helburu mota ezagutzen badu, CreateUnoValue() funtzioa erabiliz gero bihurtze-eragiketa osagarriak egingo dira, eta horrek Basic-en exekuzioa moteltzen du.