Shell funtzioa

Beste aplikazio bat hasten du eta, beharrezkoa bada, dagokion leiho-estiloa zehazten du.

Sintaxia

Shell (BideIzena As String[, LeihoEstiloa As Integer][, Parametroa As String][, bSink])

Parametroa

BideIzena

Hasi nahi duzun programaren bide-izen eta izen osoa.

LeihoEstiloa

Programa exekutatzen den leihoaren estiloa zehazten duen osoko adierazpena. Hautazkoa da. Hona hemen zein balio egon daitezkeen:

0

Fokua programaren leiho ezkutuan dago.

1

Fokua programaren leihoan dago neurri estandarrean.

2

Fokua programaren leiho minimizatuan dago.

3

Fokua programaren leiho maximizatuan dago.

4

Programaren leihoa neurri estandarrekoa, fokurik gabe.

6

Programaren leiho ikonotua, fokua leiho aktiboan dago.

10

Pantaila osoko bistaratzea.


Parametroa

Pasatu behar den komando-lerroa zehazten duen kate-adierazpena.

bSink

Balio hau true bada, Shell komandoa eta LibreOffice aplikazioko ataza guztiak shell prozesua bukatu zain egongo dira. Balioa false bada, shell zuzenenean itzuliko da. Balio lehenetsia false da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

53 Fitxategia ez da aurkitu

73 Eginbidea inplementatu gabe

Adibidea

Sub ExampleShellForWin

    Shell("c:\windows\calc.exe",2)

End Sub